Sopelako Udala - Sopelako erdiguneko trafikoaren berrantolaketa abian da
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako erdiguneko trafikoaren berrantolaketa abian da

hiringitza banner

Sopelako erdiguneko trafikoaren berrantolaketa abian da

  • Aldaketarik nabarmenenak Sipiri eta Mendieta kaleetan emango dira, noranzko bakarrekoak izatera pasatzen baitira. Mendieta zeharbide eta Haizeder noranzkoz aldatzen baita.
  • Sopelaren ipar zonaldeko trafikoaren eskemaren berrantolaketa mugikortasun-planaren partaidetza-prozesuaren eta Sopeloztar Udalak egindako trafikoaren azterketaren emaitza da.


Sopelako erdigunearen eraldaketa itxura hartzen ari da. Udalak astelehen honetan, martxoaren 14an, hasiko ditu udalerriko erdigunean trafikoa berrantolatzeko lanak. Honek zenbait kaleren norabidea aldatzea ekarriko du.

Josu Landaluze Sopelako alkateak adierazi duenez, “zirkulazio-eskema berri bat diseinatu da, bide-segurtasuna hobetzeko, ibilgailuen trafikoak hartzen duen espazioa murrizteko, zirkulazioa lasaitzeko eta motorizatu gabeko garraiobideei protagonismo handiagoa emateko”.

Aldaketarik nabarmenenak Sipiri eta Mendieta kaleetan emango dira, noranzko bakarrekoak izatera pasatzen baitira. Mendieta zeharbide eta Haizeder noranzkoz aldatzen baita.

Sipiri kaleak norabide bikoitzekoa izaten jarraituko du elizako biribilgunetik Loroñoko bidegurutzeraino, baina hortik aurrera norabide bakarrekoa izango da hurrengo biribilguneraino, Mendieta kalerantz, eta tarte horretan bide bikoitzekoa izango da. “Sipirik berez espazio arazo bat dauka, bi aldeetan lineako aparkalekuak dituelako eta norabide bikoitza duelako; beraz, egoera hori konpontzeko, erabilgarri dagoen azalera berria erabiltzea planteatzen dugu, bideko aparkalekuen konfigurazioa aldatzeko, lineako plazak bateria bihurtzeko”, nabarmendu du alkateak.

Era berean, Artadi kaleak norabide bikoitza izango du eta Haizeder kaleak martxaren noranzkoa aldatuko du, Mendieta kaleak bezala.

Jarduera seinaleztapen-, pintura- eta fresatze-lanetan oinarrituko da eta faseka egingo da, “betiere meteorologiak horretarako aukera ematen badu, baina espero dugu gehienez hiru astetan lanak amaiturik egotea”, nabarmendu dute sopelako Udaletik.

Herritarren parte-hartzea

Sopelaren ipar zonaldeko trafikoaren eskemaren berrantolaketa mugikortasun-planaren partaidetza-prozesuaren eta Sopeloztar Udalak egindako trafikoaren azterketaren emaitza da. Bertan, herritarren iritzia jaso da, “trafikoa ahalik eta adostasun handienarekin birbanatzeko asmoz”.

Sopelak izango duen hiri-eraldaketaren barruan, bide-berrantolaketa honek herriaren erdigunea eta hondartza-eremua lotuko dituen bidegorria asfaltatzeko lehen lanekin bat egiten du. Landaluzek adierazi duenez, “oinezkoen eta motorrik gabeko garraioaren alde egindako Sopelaren hiri-birmoldaketa urrats sendoz aurrera doan errealitatea da”.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Helburua Sopelako udalerrian dauden animaliak babesteko, edukitzeko eta saltzeko arauak ezartzea da, animalien eta pertsonen bizikidetza harmonizatuz. Zentzu horretan, Udala txakurrentzako aisialdirako hiru gune gaitu ditu. Ordenantza berriaren beste lan-ildoetako bat CER metodoa aplikatzea da (atzematea, esterilizatzea eta itzultzea), kolonia felinoen kontrol eta kudeaketa etikorako. Sopelak...
article thumbnailAldaketarik nabarmenenak Sipiri eta Mendieta kaleetan emango dira, noranzko bakarrekoak izatera pasatzen baitira. Mendieta zeharbide eta Haizeder noranzkoz aldatzen baita. Sopelaren ipar zonaldeko trafikoaren eskemaren berrantolaketa mugikortasun-planaren partaidetza-prozesuaren eta Sopeloztar Udalak egindako trafikoaren azterketaren emaitza da. Sopelako erdigunearen eraldaketa itxura hartzen ari da....
article thumbnailHorma-pintura ia 300 m2 eta 110 metro lineal dituen hiru hormez osatutako mural “limurtzailea” da, zerbait “argitsua, atsegina eta harmonikoa” erdiesteko beharrizanetik sortua. Hiru horma-irudiak Japoniako kultura tradizionalean oinarrituta daude eta kurriloaren bizi-zikloa osatzen dute. Horma bakoitzean ziklo honetako etapa zehatz bat ikus daiteke. Sopelako Udalak “Grulla sobre dorado” murala inauguratu du...
article thumbnailBizikleta Puntu berria Loroño kalean kokatu da, BI-634 errepidearen gaineko oinezkoen pasabidearen azpian, Barrikara bidean. Konponketa txikiak eta mantentze-lanak egin ahal izateko beharrezko erremintak ditu, hala nola gurpilak puztea edo aldatzea, torlojuak estutzea, balaztak doitzea edo ziztada bat konpontzea. Sopelak badu bizikletak garbitzeko eta mantentzeko lehen gunea. Udalak, Garraio...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia