Hamaiketako herrikoietan... konpartitu, garatu eta amestu zure ideiak!

Larunbat honetan, ekainak 22, ez galdu aukera Hamaiketako Herrikoian parte hartzeko! 'Gure Sope!' prozesuaren baitan, eta goizeko 11:00etatik aurrera udaletxe plazan, janariz eta edariz betetako mahai baten inguruan biltzea proposatzen dizuegu, herriko gai ezberdinen gainean (mugikortasuna, auzoetako bizitza, irisgarritasuna, segurtasuna, egunoroko bizitza, zaintza, ekipamenduak...) proposamenak egiteko eta beste bizilagunekin ideiak konpartitzeko, garatzeko, amesteko ... erdu eta nahastu!

Gure Sope! herriko hirigintza eredua eraldatzeko asmoa duen prozesua da. Herria bizi eta erabiltzen duten pertsonen beharretatik abiatuta, eguneroko bizitza ardatz izango duen herria pausuz-pausu sortzea da Gure Sope!ren helburua.