Trafikoaren berrantolaketa Akilino Arriolan
- Azken eguneraketa: 2021eko uztailaren 01a
- Bisitak: 10377
Sopelako Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailak Akilino Arriola kaleko trafiko-eskema berrantolatzea proposatzen du.
Horrela, kaleari oinezkoentzako izaera emateko, zirkulazioaren noranzkoetako bat kendu eta oinezkoentzako eta bizikletentzako aisialdi-guneak zabaldu nahi dira. Gaur egun, kaleak bi noranzkoko galtzada du, bai eta 2.00 eta 2.50 metro arteko zabalera duten espaloiak ere, eta horrek zaildu egiten du hainbat pertsona aldi berean espaloitik igarotzea, merkataritza-lokalak daudelako.
Horrenbestez, Loroño kalearen eta eliza ondoko biribilgunearen artean, Sipiri kalearen parean, Akilino Arriola kaleko zirkulazio-errei bat kentzea aztertzen ari dira. Horrez gain, Landabe eta Enrike Urrutikoetxea kaleek Akilino Arriola kalearekin bat egiten duten irlatxoa eta bidegurutzea ere eremuaren barruan daude.
Horrela, azalera erabilgarri berria erdiguneko hiri-espazioen erabileraren konfigurazioa aldatzeko erabiltzea planteatzen da, trafikoari irabazitako espazioa oinezkoek eta bizikletek erabil dezaten, hiri-altzariekin eta bidegorri batekin.
Hiri-altzari horiek elementu bereizleak izango dira ibilgailuen eta oinezkoen eremuen artean, aldi berean segurtasun- eta apainketa-elementu izan daitezen.
Bestalde, bidegorriak Zipiriñe ikastetxe publikoa hurbilduko du Loroño kaletik joango den eta, aldi berean, hondartzen eremua udaletxearekin eta Kurtzioko kultur gelarekin lotuko duen etorkizuneko bidegorrira.
Etorkizunean oinezkoentzako bidea egitea
Jarduketa hori behin-behinekotzat jotzen da eta Akilino Arriola kalea oinezkoentzako bihurtuko den esparruaren barruan dago. Bertan, askoz ere gogo handiagoz jardungo da, zerbitzu eta elementu berriak emango baitzaizkio eremu osoari.
Jarduketa mugatua da, baina egiteko azkarra eta erraza, zonaldea erdi-oinezkoentzat izan dadin, bizilagunek berehala erabili ahal izan ditzaten espazio berriak.