Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Datorren otsailaren 29an bukatzen da Sopelan bidegorriak eraikitzeko ideiak aurkezteko epea

hiringitza banner

Datorren otsailaren 29an bukatzen da Sopelan bidegorriak eraikitzeko ideiak aurkezteko epea

Sopelak, udalerriko zenbait gune garrantzitsu lotzen dituen bidegorri‑sarea du. Horrez gain, alokairuzko bizikleten puntuak ere badaude, non betiko bizikletez gain, elektrikoak ere eskura daitezkeen. Hala ere, Uribe Kostako bizikleta‑bideen oinarrizko sarean ikusten denez, bidegorri‑tarteak, orain arte, isolatuta egin dira, eta, Sopelako Udalaren ustez, garaia da zerbitzua hobetzeko, hau da, unea da garraio jasangarri gisa sustatzeko, eta ez bakarrik jolas edo kirol moduan erabiltzeko.

Aurkezten diren ideiek zerikusia izan beharko dute bidegorriekin, alokairu‑puntuekin edo horiei loturiko instalazioekin. Lehiaketa behar bezala ezagutaraziko da Udalaren web‑orrian, eta, horrekin batera, argitara emango dira nahitaez bete beharreko oinarriak ere. Irabazten duen ideiak, Udalaren web‑orrian argitaratzeaz gain, 150€ko saria jasoko du; bigarrenak, 100€; eta hirugarrenak, 50€. Sari guztiak Sopelako saltokietan erabili beharko dira.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnailUdalak martxoko osoko bilkuran 410.000 euroko kreditu aldaketa onartu zen Sopela, Olabide industrialdearekin eta Urdulizko Ospitalearekin lotuko duen bidea eraikitzeko.   Gaur egun, alarma egoera dela eta, sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda daude. Alarma egoera amaitu eta Errege Dekretuak indarra galtzen duenean, dagozkion prozedurei berrekin ahal izango zaie. ...
article thumbnailSopelak, udalerriko zenbait gune garrantzitsu lotzen dituen bidegorri‑sarea du. Horrez gain, alokairuzko bizikleten puntuak ere badaude, non betiko bizikletez gain, elektrikoak ere eskura daitezkeen. Hala ere, Uribe Kostako bizikleta‑bideen oinarrizko sarean ikusten denez, bidegorri‑tarteak, orain arte, isolatuta egin dira, eta, Sopelako Udalaren ustez, garaia da zerbitzua hobetzeko, hau da,...
article thumbnail Sopelak, udalerriko zenbait gune garrantzitsu lotzen dituen bidegorri‑sarea du. Horrez gain, alokairuzko bizikleten puntuak ere badaude, non betiko bizikletez gain, elektrikoak ere eskura daitezkeen. Hala ere, Uribe Kostako bizikleta‑bideen oinarrizko sarean ikusten denez, bidegorri‑tarteak, orain arte, isolatuta egin dira, eta, Sopelako Udalaren ustez, garaia da zerbitzua hobetzeko, hau da, unea da...
article thumbnailUdal sopeloztarrak 650.000 euro baino gehiago bideratuko ditu datozen hiru urteetan, segurtasuna, argiteriaren kalitatea eta instalazio elektrikoen funtzionamendu egokia bermatzeko xedez. Udalerriko argiteria publikoa eta semaforo-instalazioak mantentzeko eta egokitzeko zerbitzuaren kontratua amaitu denez, eta instalazio horiek baldintza onenetan kontserbatzen jarraitzeko helburuarekin,...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia