Parte hartu 'Gure Sope!' prozesuaren bigarren fasean!

Maiatza eta ekaina artean Talde Motorea eta Hamaiketako Partehartzaileak antolatuko dira. Helburua, Sopelako hirigintza eredua herritarren beharrizanetara egokitzea.

Gure Sope! herriko hirigintza eredua eraldatzeko asmoa duen prozesua da. Herria bizi eta erabiltzen duten pertsonen beharretatik abiatuta, eguneroko bizitza ardatz izango duen herria pausuz-pausu sortzea da Gure Sope!ren helburua.
Martxoan hasi eta ekainerarte luzatuko den prozesu parte hartzaile honen bidez, herritarren kezkak detektatzeaz gain, Sopelako hirigintza eredua barneratzaileagoa (hau da, pertsona guztien beharrerata egokitua) bilakatzeko proposamenak ere jaso, landu eta garatu nahi dira.
Bide honetatik, prozesuaren 1go fasea burutu da dagoeneko: herritarrek egungo hirigintza ereduaren ondorioz bizi dituzten problematikak detektatu dira. 1go fase honetan, adin, sexu, jatorri, bizileku, bizimodu, iritzi eta behar ezberdinak dituzten herritarrei sakoneko elkarrizketak egin zaizkio batetik, eta ehundik gorako inkesta jaso dira bestetik. Horretaz gain, ZipiriƱe eskolan umeen kezkak eta iritziak jasotzeko tailer bat egin da. Guzti honekin Sopelako hiri-analisi bat garatuko da datozen astetan, ondorio gisa.


Maiatzetik aurrera, ordea, prozesuaren bigarren faseari emango zaio hasiera, sopeloztarren proposamenak eta desioak jasotzeko asmoarekin. Fase honetatik, eguneroko bizitzari eta herria osatzen duten pertsonen beharrei erantzuteko beharrezko hirigintza irizpideak eratorriko dira. Izan ere, irizpide hauek herriko hirigitza araudia eta tresnetan (Arau Subsidiarioak, Plan Partzialak, etorkizuneko HAPO, etab.) isladatuko dira etorkizunean.
Horretarako, deialdi eta mekanismo ezberdinak jarriko dira martxan. Alde batetik Talde motorea osatuko da. 20 pertsona inguru izango duen talde honek 3 saio ospatuko ditu eta hauetan hirigintza eredua hobetzeari begirako proposamenak eta irizpideak landuko dira, gai ezberdinekin lotuta: mugikortasuna, auzoetako bizitza, ekipamenduak, irisgarritasuna, zaintza eta espazio publikoa, segurtasuna, etab. Talde honetan parte hartzeko deialdia zabalik dago.


TALDE MOTOREA
Sopelako perfil, sentsibilitate, bizimodu, jatorri, iritzi ... ezberdinek Gure Sope!ko erabaki hartze prozesuan bere islada izatea funtsezkoa da, honek etorkizuneko herrian eragina izango duelako. Horretarako, 3 saioetan zehar proposamen ezberdinak aukeratu, findu eta garatuko dituen talde bat sortuko da ... lotu eta eraldatu!
Datak: maiatzak 28, ekainak 11 eta ekainak 25.
Ordutegia: arratsaldeko 19tatik 21tara.
Lekua: zehazteke.  
Parte hartzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Horretaz aparte, zenbait ekintza ireki antolatu dira ekainera begira. Hauen artean Hamaiketako herrikoiak daude. Hauen helburua sopeloztarren proposamenak jasotzea izango da eta bide batez, besteekin iritziak elkartrukatuko ahal izango dira jaio giroan eta patxadaz.
 
HAMAIKETAKOAK
Ekainean zehar janariz eta edariz betetako mahai baten inguruan biltzea proposatzen dizuegu, herriko gai ezberdinen gainean (mugikortasuna, auzoetako bizitza, irisgarritasuna, segurtasuna, egunoroko bizitza, zaintza, ekipamenduak...) proposamenak egiteko eta beste bizilagunekin ideiak konpartitzeko, garatzeko, amesteko ... erdu eta nahastu!
Datak: ekainaren 8an eta ekainaren 22an.
Ordutegia: goizeko hamaiketakoa.
Lekua: udaletxe plaza.