Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzaileko emaitzen aurkezpena, bihar 17:00etan Kurtzion

Sopelako Udalak asanblada ireki bat ospatuko du bihar, osteguna, irailak 7, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean, Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioak aurkezteko.

Gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa izango da eta sartu ahala txartelak banatuko dira.