Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak eta Orange operadoreak zuntz optikoa udalerriko 3.400 etxebizitza eta enpresa baino gehiagotara eramango dute

hiringitza banner

Sopelako Udalak eta Orange operadoreak zuntz optikoa udalerriko 3.400 etxebizitza eta enpresa baino gehiagotara eramango dute

Sopelako Udalak udalerriko telekomunikazioak hobetzeko aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Orange operadoreak 600.000€ inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iritsiarazteko. Honek udalerriko etxebizitza nagusi eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen du. 

Proiektua aurtengo eta datorren urte bitartean gauzatzea aurreikusten da, eta horretarako faktore giltzarria izango da komunitateetako jabeek eta finketako administratzaileek instalaziorako baimenak ematea. Helburu honekin, operadoreko teknikoak egun hauetan auzokide eta komunitateak bisitatzen hasi dira zuntz optikoa instalatzearen abantailen berri emateko, doakoa dela eta ez duela inolako konpromisorik suposatzen zerbitzuen kontratazioari begira. 

Sopelak merkatuko teknologia finko eta mugikor aurreratuenak dituen komunikazio sareak izango ditu 

Alde bien helburua 4G sarea eta zuntz optikoa (FTTH) etxera arte hedatzearen bidez udalerria konektibitate teknologia onenekin hornitzea besterik ez da. 

Horregatik, zuntz optikoko azpiegituran egingo den inbertsio hau 4G mugikorren zerbitzuen promoziorako konpainia Sopelan egiten ari denari gehitzen zaio, zeinera jadanik 200.000 euro inguru bideratu dituen. Horri esker, udal bizkaitarreko auzokideen %94 inguruk datu mugikorrak transferitzeko gehienezko abiadura izango dute. 

Sopelako Udaleko Hirigintzako zinegotziak, Felix Gabarainek, maila honetako proiektuek udalerriko biztanleentzako dakartzaten onurak azpimarratu ditu, baita tokiko enpresarien garapen ekonomikorako ere, “merkatuko teknologia finko eta mugikor aurreratuenak dituzten komunikazio sareen abantaila guztiak izango baitituzte”.

Bere aldeik, Orange operadoreko ordezkariek Udalari jasotako laguntza eta erraztasunak eskertu dizkiote, baita auzokideei eragozpen gutxien sortzeko hedatze lanak gauzatzeko udaleko teknikoekin mantentzen ari diren koordinazio ona. Halaber, bere udalerrira ahalik eta azkarren 4G teknologiak eta zuntz optikoa iristeak ekarriko dituen onura eta erraztasunen berri auzokideei ematerakoan Udalaren parte-hartzearekiko gogobetetasuna adierazi dute.

 

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Sopelako Udalak 11.000 euroko inbertsioa egin du hogeita hamar paperontzi berri eskuratzeko. Hurrengo asteetan hamar bat banku ere instalatuko dira, egoera txarrean daudenak ordezkatzeko edota gabeziak detektatu diren kaleak hornitzeko. Sopelako Udala, Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak sailaren bitartez, egun, 30 paperontzi berri ari da instalatzen eta hurrengo asteetan, hamar bat banku ere...
article thumbnail Bizikleta-Bide-Espaloi berriak Moreaga eta Gure Toki arteko egungo bizikleta ibilbidea Ander Deuna ikastolarekin lotuko du Lanek 3 hilabetetako iraupena izango dute, eta 277.975,59 euroko inbertsioa ekarriko dute Sopelako Udalak, aste honetan abiaraziko ditu Sopelako erdialdea Ander Deuna ikastolarekin lotuko duen bidegorria luzatzeko lanak, sopeloztarren aspaldiko eskaerari erantzunez....
article thumbnailSopelako Udalak asanblada ireki bat ospatuko du bihar, osteguna, irailak 7, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean, Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioak aurkezteko. Gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa izango da eta sartu ahala txartelak banatuko dira.      
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko telekomunikazioak hobetzeko aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Orange operadoreak 600.000€ inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iritsiarazteko. Honek udalerriko etxebizitza nagusi eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia