Metro Bilbaoren lanen eraginez Arabeta kalean mozketak egingo dira maiatzaren 18tik 20ra

2015. urteko maiatzaren 18 eta 20 artean Larrabasterrako Arabeta kalean hainbat bide-mozketa egingo dira, Metro Bilbaok bertan burutuko dituen lanak direla eta. Lanen helburua honakoa izango da: tximista batek Larrabasterrako metro geltokiko subestazioan sortutako kalteak konpontzea.

Lanen eraginez, Arabeta kaleko bidearen zati bat moztu beharko da, Larrabasterrako metro geltokiaren alboan dagoena, hain zuzen ere, subestazio elektrikoaren parean. Mozketa honek ez du eragotziko autoek garajeetara sartzeko aukera.

Datak, beren-beregi, honakoak izango dira:

Maiatzaren 18an, astelehena, 20:00etatik aurrera, maiatzaren 19ko 06:00ak arte.

Maiatzaren 20an, asteazkena, 20:00etatik aurrera maiatzaren 21eko 06:00ak arte.

Lanen helburua kamioi batetik ekipoak deskargatzea izango da.