Urdulizko Ospitaleko sarbideen inguruko txostenaren aurkezpena, ikusgai

Apirilaren 29an Sopelako Udalak Urdulizko Ospitaleko sarbideen inguruko hirugarren auzo-bilera antolatu zuen. Bertan, Udal Gobernuko kideak egoteaz gain, Urak Bide enpresako teknikariak ere egon ziren. Sopelako Udalaren aginduz, Urak Bide enpresak Urdulizko Ospitalera heltzeko sarbideen alternatiben inguruko txostena egin du: gaur egun nolakoa den egoera, zer nolako bideak egon daitezkeen ospitalera heltzeko, zer nolako arazoak sor daitezkeen Sopelan autoen joan-etorrien eraginez, eta abar.

Bilerara joateko aukerarik izan ez bazenuen, HEMEN KLIK EGINEZ auzo-bileraren aurkezpena ikus dezakezu.

Sopelako Udalak auzo-bilerara joan ziren auzokide guztien parte hartzea eskertu gura du. Era berean, ekarpenak egin dituzten herritarrei eskerrak ere eman gura dizkie, txostena egiterako orduan euren proposamenak oso baliagarriak izan direlako. Aurrerantzean ere, Udalak informazio gehiago batzen duen heinean eta erabakiak hartzerako orduan, Udalak auzo-bilerak antolatzen jarraituko du, herritarrekin batera prozesu hau amaieraraino eramateko.

Informatu eta parte hartu!