Azaroaren 24an, "Sopela pertsonen gunea" prozesuaren proposamenaren aurkezpena

Azaroaren 24an "Sopela pertsonen gunea" prozesuko lehenengo proposamena aurkeztuko da Kurtzio Kultur Etxean. Hitzordua 19:00etan izango da Kurtzio Kultur Etxean, eta bilera berean aurrekontuen prozesu partehartzailearen aurkezpena ere egingo da.

"Sopela, pertsonen gunea" Sopelako erdiguneko bizitza kalitatea progresiboki hobetzeko lan prozesu estrategikoa da.

Prozesuan zehar, herritarrek parte hartze aktiboa izan dute tailerretan, bileretan, mahai teknikoetan eta kiroldegian egin zen erakusketa parte hartzailean.

Honen bidez, zuen parte hartzea eskertu nahi dizuegu. Proiektu honek, espazio publikoa parte hartzearen bidez eraikitzeko adibide polita osatu du. Mila esker zuen ekarpenengatik!

Prozesua diagnosiarekin hasi zen maiatzean, eta irailean zehar, proposamenak landu ondoren, zuen iritzi eta kezkak jaso ziren. Orain lan honen guztiaren emaitzak aurkeztea dagokigu.

Inkestan jasotako informaziotik, udaletxea eta eliza konektatzen duen ibilbidea garrantzitsuena dela ondorioztatu dugu, UDELI izenekoa. Orokorrean, ibilbide hau erabiliena dela esan da eta zehazki, Akilino Arriola kalea, Jauregizar plaza eta eliza inguruko espazioen kalitatea hobetzea interesgarria litzatekeela ondorioztatu da.

Proposamena herritarren gustokoa bada eta funtzionatzen badu, denborarekin herri osora zabaltzea litzateke asmoa.

Azaroaren 24an, arratsaldeko 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean, 2015erako aurrekontu parte hartzaileekin batera burutuko dugun aurkezpen publikora gonbidatu nahi zaitugu. Egun horretan, gainera, aurrekontuen prozesu partehartzaileen ondorioak aurkeztuko dira.