Bizitzarekin, naturarekin eta berdinen arteko elkarbizitzarekin armonian dagoen udalerri batek zoriontasun maila handiago bat lortzeko aukera emoten du, bizitza kalitatea eta pertsona bakoitzaren garapena bermatuz. Horrela komunitate guztiaren funtzionamendu hobea lortzen da.
Herritarrren segurtasuna bermatzearren, udal zaintzak, legeak ematen diozan funtzioak kontutan hartuta, goian komentatutako helburuak lortu asmoz, hurrengo konpetentziak garatzen ditu:
Udal agintariak babestu; udal eraikin eta instalazioak zaindu.
Herri barneko trafikoa antolatu, seinalizatu eta gidatu, zirkulazio arauak errespetaraziz.
Herri barneko zirkulazio istripuak bideratu.
Ordenantza, bando eta beste motatako xedapen eta udal ekintzen polizia administratibo lanak egin, ingurugirorekin erlazionaturiko araudia errespetaraziz.
Polizia judizialaren funtzioetan parte hartu, eurekin elkarlanean arituz.
Istripu, katastrofe edo zorigaitz publikoetan laguntza eskeini, babes zibileko plangintzetan legeak gomendatzen duen eran parte hartuz.
Prebentzio eta beste mota batzuetako ekintzak egin, ahal den eta delitu gehin ekidin ahal izateko.
Inguru publikoa zaindu, eta behar izanezko kasuetan manifestaldi eta jende ugari biltzen den ekintzetan elkarlagundu.
Gatazka pribatuetan elkarlagundu, udal zaintzaren presentzia eskatuz gero.
Gauza pertsonalen tramitazioak egin.
Gaur egungo legediak esaten duenaren arabera, adingabeak atzerrira bidaiatu ahal izateko aita-amen baimen dokumentua landu.