Sopelako Udala - Sopelako Udala “Gune Anitza” Zigiluari atxiki Zaio

Kanpania eta Proiektuak

Planak

berdintasunerako plana uribe kosta

 
SOPELAKO UDALA "GURE ANITZA" ZIGILUARI ATXIKITUTA
2020 Urria / Octubre

 
Sopelak bizikidetza, dibertsitate, eskubide-berdintasuna eta benetako askatasunean oinarritutako oraina eraikitzeko konpromisoa erakusten du. Horretarako, eta aniztasuna aldarrikatzeko, LGTBIQ+ komunitatea ikusarazteko eta bere eskubideak aldarrikatzeko helburu nagusiarekin, Sopelako Udalak “Gune Anitza” zigilua eskuratu du. Ekimen honen sortzailea EGK (Consejo de la Juventud de Euskadi/ Euskadiko Gazteria Kontseilua) da.
 
Izan ere, atzo egindako udal bilkuran 2020ko irailaren 25ean bozeramaileen batzordeak aho batez onartutako aniztasunaren aldeko “Gune Anitza” zigiluari atxikitzeko adierazpen instituzionala irakurri zuen Teresa Fernanedezek, Gizarte Ekitza eta Berdintasun zinegotziak.
 
“Anitza izeneko manifestuari atxikimendua adieraztean, konpromisoa hartzen dugu "gure espazioa" zaindu eta berritzeko, aniztasunerako espazio modura” esan zuen zinegotziak. Ondoren, hartutako konpromisoen dekalagoa irakurri zuen:
  • Aniztasunaren alde gaude; izan ere, gizartearen zeharkako eta ezinbesteko ezaugarritzat jotzen dugu.
  • Aniztasuna norberaren baitan aurkitzen den zerbait da, eta ezinbestean positiboa da. Nortasun, izateko modu eta maitasun-ereduetan aniztasuna izatea  balio bat da berez.
  • Ezin da ulertu nortasuna eta izateko modua mugatu daitezkeenik, ezin da zigortu harreman positibo eta gogobetekorik, eta  ezin da pertsonen artean hierarkiak ezarri.
  • Gure espazioan gogoz egingo dugu lan hierarkizazio historikoaren ondorioz sortu diren desberdintasun sozialen kontra. Ez dugu onartuko eskubide eta askatasun berdintasunaren gaineko mehatxurik eta urraketarik.
  • Ez dugu onartuko inork jarrera ez-tolerantea agertzea, ezta aniztasunari eraso egitea ere.
  • Gainerako administrazioei eskatzen diegu aniztasunaren alde lan egin dezaten: aniztasuna onartu, sustatu, bultzatu eta babestu dezatela.
  • Egungo legeria hobetzea aldarrikatzen dugu. Legeak zaindu egin behar du aniztasuna, hezkuntzan, ikerketan eta errespetuan oinarrituta, eta edozein erasoren kontrako gaitzespen-jarrera zorrotza agertu behar du.
  • Daborduko martxan jarri diren gazteei eskatzen diegu modu aktiboan jarrai dezatela, beste indargune bat izan daitezela aniztasuna bultzatzeko, bai maila pertsonalean, bai kolektiboan.
  • Gazteak beste indargune bat izatera animatzen ditugu, Gune Anitza espazioak bilatzeko, ezagutaraztzeko eta sortzeko.
  • Helburua da Gune Anitza zigiluari atxikitzea aniztasuna positibotzat hartzen duen espazio fisiko eta birtual guztiak .
Zigilu honen bidez, Udalak gizarte-desberdintasunen, eskubideen eta askatasunen berdintasunaren mehatxuen eta urraketen aurka egingo du lan, eta, alde horretatik, gainerako administrazioei aniztasuna, hezkuntza, ikerketa eta errespetua sustatzeko eta edozein erasoren aurkako jarrera irmoa bultzatzeko eskatzen die.
 
Azkenik, aipatu behar da herriko beste espazio, denda edo elkarte batzuek ere zigilu honekin bat egin dezaketela, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Departamentuaren bidez.
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia