16 emakumek parte hartuko dute Sopelan sortu barri den Jabekuntza Eskolan

Sopelak Emakumeen Jabekuntza Eskola izango du azkenean lehen aldiz! Urriaren 24an izango da lehenengo ikasturte honen lehenengo eskola, 18:00etatik 21:00ak arte Kurtzio Kultur Etxean. Eskolak ostiraletan eskainiko dira, eta 16 emakumek parte hartuko dute abentura eder eta aberats honetan. Jabekuntza "Mujeres Imperfectas" Elkartearen eskutik jasoko da eta partaideak ez dira epel geratuko.

Berdintasunaren alde batzuek pausuak ematen dituztenean danok irabazten dugu.