Emakume gazteen inguruko diagnostikoa egingo du Udalak

DIAGNOSTIKOA IRAKURTZEKO DOKUMENTUETARA JO DEZAKEZU: http://sopelaudala.org/index.php/eu/akziosoziala-dokumentu-erlatzionatuak

Sopelako Udalak emakume gazteek pairatzen dituzten desberdintasunei buruzko diagnostiko partehartzailea egingo du irailera arte. Lehenik eta behin, 12 elkarrizketa sakon egingo dira (herriko emakume gazteei) eta horren ostean, gai honetan sakontzeko eztabaida-taldeak sortuko dira.

Ekimen honen helburua feminismoaren inguruko hausnarketa eta formakuntza gune bat sortzea da, eta eztabaidatzeko topaleku bat eraikitzea, genero estereotipoak apurtzeko bidean urratsak emanez.

Proiektua Sopelako Udalak eta Emakundek finantzatuko dute, eta esan bezala, emakume sopeloztar gazteen iritziak, proposamenak, eskaerak eta beharrizanak jasoko dira.

Parte-hartzeko deia

Horretarako, hainbat lan-talde sortuko dira. Lehenengo bilera martxoaren 18an izango da, eta hurrengoak apirilaren 8an eta maiatzaren 6an. Bilera guztiak 19:00etan izango dira Kurtzio Kultur Etxean, eta guztiz irekiak dira.

Sopelako Udalak deia egin gura die herriko emakume gazteei bertan parte har dezaten:

Emakumea bazara, heldua, gaztea, Sopelan bizi bazara eta zure ahotsa entzunarazia izatea gura baduzu...

Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak badaudela uste baduzu...

Balioak aldatu ahal direla uste baduzu, eta bereziki, emakumeak eta gizonak baldintzatzen eta mugatzen dituzten estereotipoak...

Berezko autonomia eta autonomia sozial eta afektiboaren prozesuan murgilduta bazaude...

PARTE HARTU!

Informazio gehiago:

www.facebook.com/sopelakoemakume.gazteenahotsa

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

680 66 12 32