Zu hemen zaude: Hasiera GIZ. EKINTZA ETA BERDINTASUNA Emakume gazteen inguruko diagnostikoa egingo du Udalak

Emakume gazteen inguruko diagnostikoa egingo du Udalak

DIAGNOSTIKOA IRAKURTZEKO DOKUMENTUETARA JO DEZAKEZU: http://sopelaudala.org/index.php/eu/akziosoziala-dokumentu-erlatzionatuak

Sopelako Udalak emakume gazteek pairatzen dituzten desberdintasunei buruzko diagnostiko partehartzailea egingo du irailera arte. Lehenik eta behin, 12 elkarrizketa sakon egingo dira (herriko emakume gazteei) eta horren ostean, gai honetan sakontzeko eztabaida-taldeak sortuko dira.

Ekimen honen helburua feminismoaren inguruko hausnarketa eta formakuntza gune bat sortzea da, eta eztabaidatzeko topaleku bat eraikitzea, genero estereotipoak apurtzeko bidean urratsak emanez.

Proiektua Sopelako Udalak eta Emakundek finantzatuko dute, eta esan bezala, emakume sopeloztar gazteen iritziak, proposamenak, eskaerak eta beharrizanak jasoko dira.

Parte-hartzeko deia

Horretarako, hainbat lan-talde sortuko dira. Lehenengo bilera martxoaren 18an izango da, eta hurrengoak apirilaren 8an eta maiatzaren 6an. Bilera guztiak 19:00etan izango dira Kurtzio Kultur Etxean, eta guztiz irekiak dira.

Sopelako Udalak deia egin gura die herriko emakume gazteei bertan parte har dezaten:

Emakumea bazara, heldua, gaztea, Sopelan bizi bazara eta zure ahotsa entzunarazia izatea gura baduzu...

Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak badaudela uste baduzu...

Balioak aldatu ahal direla uste baduzu, eta bereziki, emakumeak eta gizonak baldintzatzen eta mugatzen dituzten estereotipoak...

Berezko autonomia eta autonomia sozial eta afektiboaren prozesuan murgilduta bazaude...

PARTE HARTU!

Informazio gehiago:

www.facebook.com/sopelakoemakume.gazteenahotsa

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

680 66 12 32

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  Testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik aurrera) izango dute eskariak Sopelako Udaletxean entregatzeko. Hornidura energetikoen gastuak ordaintzen laguntzera bideratuta dauden laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek hilabete bateko epea (gaurtik aurrera)...
article thumbnail   Hauen bidez, Udalak pertsona gazteei euren emantzipazio bidean laguntzea eta Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzen laguntzea du helburu. Interesa duten pertsonek, urtarrilaren 17ra arte izango dute eskaerak aurkezteko, Sopelako Udaleko Erregistro Nagusian edota Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoan. Sopelako Udalak udalerriko etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzen programa bat...
article thumbnailAZAROAK 25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA Urrundu! Zure bizitza arriskuan dago Hil BortxatuAbusu sexualaErlazio sexualen behartzeaHiltzeko mehatxuaArma edo objektuekin mehatxuaJipoitu Erreakzionatu! Laguntza eskatu GiltzaperatuJoOstikada emanBultzatuLaztan agresiboaEskua sartuGauza pertsonalak hondatuMehatxatu Kontuz! Biolentzia presente dago KontrolatuIkaratuBesteen aurrean...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateko Herri guztiko Ekintza Nagusia URIBE KOSTAKO EMAKUMEEN IX. TOPAKETA: MAITATUAK IZATEKO ESKUBIDEA / ESKUBIDEZKO MAITASUNA Emakumeen Elkartea, Inola. Torrebarri, 1. Urduliz Egitaraua  10.00     Harrera eta ongietorria   10.05    IX.Topaketaren aurkespen instituzionala  Mª Asunción Lasarte Andrea, Andra Barriak Uribe- Kostako emakumeen kontseilua. Javier Bilbao...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia