Zu hemen zaude: Hasiera GIZ. EKINTZA ETA BERDINTASUNA Ekainaren 28ko Adierazpen Instituzionala: Askapen Gay, Lesbiano, Transexual eta Bisexualaren eguna

Ekainaren 28ko Adierazpen Instituzionala: Askapen Gay, Lesbiano, Transexual eta Bisexualaren eguna

Ekainaren 28an, 44 urte beteko dira Stonewall Inn tabernan zegoen jendetza poliziari oldartu zitzaionetik, New York-eko barruti horretako "giroko" tabernak eten gabe jasan behar izaten zituzten sarekada bortitzen ondorioz.

Ordudanik, hedatu egin da egun horren ospakizuna, bazterkeriaren eta tratu txarren aurkako eta ezarritakoaz besteko sexu joera, aukera, identitatea edo genero identitatea izateko lesbianek, gayek, transexualek eta bisexualek duten eskubideen aldeko borrokaren ikur gisa.

Espainian, sexu joera, aukera, identitate edo genero identitateagatiko pertsonen aurkako jazarpenak, lege babesa izan zuen 1978/78 legea indarrean sartu eta homosexualitatea Arriskutasun eta Birgaitze sozialaren Legea aplikatzeko zioetatik ezabatu zen arte, legea bera 1995eko Zigor Kodea onartu arte indargabetu zelarik.

Diktadura frankistaren ondoren, sexu joera, aukera, identitate edo genero identitate desberdineko pertsonen aintzatespen sozial eta instituzionala eta eskubide berdintasuna lortzen joan zen, mugimendu gay eta lesbianoen zein beste hainbat herri mugimenduen bultzada eta adoreari esker. Aldaketa horren aldeko lehen manifestazioak gogorki jazarriak izan ziren.

Mugarri azpimarragarriak izan dira:

-Europako Legebiltzarrak onartu dituen hainbat Ebazpen, estatu kideei ekimen legegintzaile antidiskriminatorioa eskatzeko, baita eskubide guztien eta erasoeen aurkako babesa aintzatestekoa zein homofobiaren aurkako neurriak ere. Aipagarria da, bereziki, A-0028/94 Ebazpena, Europako Komunitatean lesbianen eta homosexualen eskubideen berdintasunari buruzkoa.

-Gasteizko Alkatearen dekretua, ebazpen hori onartu eta, hain zuzen ere, 20 egunera onartu zena. Elkarketa Zibilen Errolda ireki zuen lehen kargu publikoa izan zen, bikote homosexualentzat zein heterosexualentzat, ezkondutako bikoteen eskubide berberak aitortu zitzaielarik bai batzuei zein besteei Udalaren eremuan.

-Udal ugariren adierazpideak, euskal Udalenak barne, batia gurearena ere 1999an, pertsona guztion, sexu joera, aukera, identitatea edo genero identitaea dena delarik,  eskubideen berdintasunaren aldeko Ebazpen aitzindari horri jarraipena eman ziotenak

-13/2005 legearen, Espainiako Kode Zibila aldatu zuenaren, onarpena, sexu bereko pertsonak euren artean ezkontzeko eskubidea aintzatetsi zuena.

Alabaina, oraindik ere, hainbat eragilek, Europako Legebiltzarrak berak eta hainbat herri mugimenduk, ohartarazpenak egiten dituzte, joera edo identitate sexualagatik pertsonek jasaten duten bazterkeria eta eskubideen aintzatespen faltaren aurka. Oraindik ere badago maitasunaren, sexualitatearen, generoaren edo sexu identitatearen berezko bizipena aldarrikatzen dutenekiko ikusezintasuna, jazarpena eta erasoa eragiten duten espaziorik.

Aintzatespen eza, desinformazioa eta ikusezintasuna faktore giltzarriak dira ukapen eta bazterkeria jokabide eta jarrerak iraun dezaten; Nazioarteko Amnistiak adierazten duenez, gayen, lesbianen, transexualen eta bisexualen aurkako indarkeriaren zio direlarik, hain zuzen ere.

Bisibilitate marko baten alde egin behar dugu, diskriminaziorik gabeko eta barnebiltze hezitzailedun espazio publikoaren alde, begirunean, giza eskubideen egikaritzan oinarritutako elkarbizitza giroa sustzeko, horiek baitira sexu aniztasun guztien elkarren aintzatespenean oinarritutako berdintasunezko harremanak ahalbidetzen duten oinarriak. Jendaurreko eremuak pertsona guztien eremu izan behar du, edozein delarik ere bakoitzaren erligio edo sexu berezitasuna zein berezitasun etnikoa.

Udalok, herri aginte garenez gero, bisibilitatearen aldeko, diskriminazioa ezabatzeko, informazioaren, elkarbitzitzaren, begirunearen eta pertsonok, dena delarik bakoitzaren sexu aukera, joera, identitate edo genero identitate, elkar aintzatestearen aldeko ekintza positibo horren alde egin behar dugu. Udal ekintza erabakigarria izan da eta da.

Hau guztia dela-eta, Sopelako Udalak honako hau onartzen du:

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Lehena.- Sopelako Udalak bat egiten du gay, lesbiana, transexual eta bisexualen eskubideen berdintasunaren alde eta diskriminazioaren aurkako herri aldarrikapenarekin eta dei egiten die herritarrei Askapen Lesbiano, Gay, Transexual eta Bisexualaren Nazioarteko Eguna den ekainaren 28aren kariaz antolatzen diren ekitaldietan parte har dezaten.

Bigarrena.- Sopelako Udalak funtsezkoa deritzo gure udalerrian jazarpenari, sexismoari, sexu indarkeriari eta homofobiari aurre egiteari, sexualitatean eta afektibitatean modu normalizatuan hezitzeari, desberdintasun afektibo-sexual, pertsonal eta familiartekoenganako begirunea errazteari eta sopeloztarron aniztasun afektibo-sexuala aintzat hartzeari.

Hirugarrean.- Errefusatu egiten dugu, edozein herritarren aurka, bere sexu joera, aukera, identitate edo genero identitaarengatik, bidera daitekeen edozein diskriminazio, lanean edo jendartean izan, zein osasun zerbitzuetan, hala hezkuntza arloan nola kultura arloan. Ildo horretan, herri kanpainak bideratuko dira, sexu aniztasuna, aberastasun kolektibo gisa, balioan jartzeko eta herritar guztien arteko sexu, afektu zein familiaren aldetiko desberdintasunekiko begirunea indartzeko.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailSopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio...
article thumbnail  Uribe Kostako Mankomunitateak eta Sopelako Udalak bat egiten dute ekainaren 28an ospatuko den “Harrotasunaren Nazioarteko Eguna LGTBI+”rekin. Aniztasuna positiboa da! Giza aniztasuna normala eta naturala da. Etiketak saihestu: sailkatu eta mugatzen gaituzte. Errespetatu! Intimitatea, konfidentzialtasuna errespetatu. Arreta jarri: txarto sentiarazi dezaketen galderak daude. Aurreiritziak...
article thumbnailSopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio...
article thumbnailGaur eguerdian, Sopelako Udaletxe aurrean, Udaleko alderdi politikoetako ordezkariek, udal-langileek eta herritarrek, irmotasunez gaitzetsi dute “La Manada” kasuaren erabaki judiziala eta biktimari zein familiari, beraien elkartasuna adierazi diete.  Aldez aurretik, Sopelako Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez onartu du hurrengo Adierazpen Instituzionala 2017ko uztailaren 7ko...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia