Sopelako Udala - Sopelak badu jada indarkeria matxistaren aurkako diagnostikoa eta Ekintza-Plan berria
Zu hemen zaude: Hasiera GIZ. EKINTZA ETA BERDINTASUNA Sopelak badu jada indarkeria matxistaren aurkako diagnostikoa eta Ekintza-Plan berria

Sopelak badu jada indarkeria matxistaren aurkako diagnostikoa eta Ekintza-Plan berria

 

  • Udalak proiektu honen garapena bultzatu du, eta diagnostiko kuantitatibo zein kualitatibo bat egin du, indarkeriaren arretan esku hartzen duten erakunde arteko eragileen, udaleko politikari eta teknikarien eta indarkeriaren prebentzioan lan egiten duten elkarte eta erakundeen parte-hartzearekin.
  • Informazio guzti hau oinarri hartuta, hautemandako erronkei aurre egiteko helburuak eta neurriak diseinatu dira, eta horiei, legeriak ezartzen duen bezala, adierazleak, arduradunak, kronogramak eta aurrekontua  gehitu zaizkie.

Indarkeria matxista emakumeen eta gizonen arteko desorekaren adierazpen larrienetako bat da. Berdintasun Planen bidez, bai Sopelako Udalak bai Uribe Kostako Mankomunitateak genero-indarkeriaren aurkako borroka sustatzearen alde egiten dute, indarkeriaren aurkako erantzuna hobetuz eta gizarte-eredua aldatuz, betiere herritarren parte-hartzea eta Sopelako gizartearen inplikazio aktiboa bilatuz tratu txarren isiltasun konplizea hausteko.

Indarkeria matxistaren ikuspegiaren eta tratamenduaren inguruan, eta eskaintzaren diren zerbitzuen eta baliabideen arloko premien inguruan, akordioak lortu beharra dago Uribe Kostako eskualdea osatzen duten udalerri guztien artean. Guzti honengatik, eta indarkeria matxistak toki-mailan duen eraginari buruz dagoen ezjakintasunaren aurrean, Sopelako Udalak aurrerapauso bat eman du. Eskualdeko udalerri bultzatzaile gisa, Udalak diagnostiko bat eta ekintza-plan bat egin ditu, indarkeria matxistari ikuspegi integratu honetatik helduz. Bertan, prebentzioa eta arreta ez ezik, erreparaziorako eta ez errepikatzeko eskubidearen beharra ere jasotzen da, erreparaziorako eskubidea tipologia potentzial osoa hartzen duen kontzeptu zabal batetik ulertuta; erreparazio indibiduala eta kolektiboa, bai materiala, bai integrala eta baita sinbolikoa ere.

Josu Landaluze Sopelako alkateak azpimarratu duenez, "erreferentzia-marko bat prestatu dugu, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eskualde gisa udalak egingo duen lana gidatuko duena, indarkeria hori prebenitzeko eta desagerrarazteko, biktimei laguntzeko, erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko eta emakumeak ahalduntzeko lan eginez". Bestalde, Teresa Fernandez Udaleko Berdintasun Saileko zinegotziak azpimarratu du emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzera bideratutako politika publikoak garatzeko tresna izango dela. "Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa bat da, eta errespetuan eta berdintasunean oinarritutako gizarte batek onartu ezin duena. Horregatik, proiektu honek aukera emango digu dauden baliabideak optimizatzeko eta ahalik eta eraginkortasun eta efizientziarik handiena bermatzeko, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka lan egiten duten erakunde publikoen eta gizarte-erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza bezalako ekintzen bidez".

Horregatik guztiagatik, Sopelako Udalak proiektu honen garapena bultzatu du, eta diagnostiko kuantitatibo zein kualitatibo bat egin du, indarkeriaren arretan esku hartzen duten erakunde arteko eragileen, udaleko politikari eta teknikarien eta Sopelan indarkeriaren prebentzioan lan egiten duten elkarte eta erakundeen parte-hartzearekin. Pandemia agertzeak, gainera, proposamen teknikoa egokitzera behartu du, ez bakarrik metodologiari dagokionez, baita helburuei dagokienez ere; izan ere, konfinamenduak erasotzaileekin bizitzera behartu ditu emakumeak, irteera-zikloak zailduz. Testuinguru honetan, "maskara 19" kanpaina abiarazi zen, eta farmaziei eskatu zitzaien emakume batek gako hori aipatzen zuen bakoitzean biktimen arretarako telefonoetara deitzeko. Horregatik, analisi honetan tokiko farmaziek kanpainari buruz duten pertzepzioa sartu da.

Informazio guzti hau oinarri hartuta, hautemandako erronkei aurre egiteko helburuak eta neurriak diseinatu dira, eta horiei, legeriak ezartzen duen bezala, adierazleak, arduradunak, kronogramak eta aurrekontua  gehitu zaizkie.

Uribe Kostakoa, mankomunitaterik aktiboenetako bat da berdintasunaren arloan. 2023ra arte indarrean dagoen III. Berdintasun Plana martxan du, eta 2016an berdintasun-politikak arautzeko ordenantza bat onartu zuen, aitzindaria, tokiko errealitatera egokitzeko eskualde-planteamenduagatik.

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  ZAINTZA BERDINTASUNEAN. Emakumeen egitekoa Pandemian eta zaintzaren Krisi Globalean Dimentsio askoko krisi sistemikoan gaude, zeina gurutzatu eta erlazionatu egiten baita aurretik zeuden beste krisi batzuekin; esaterako, ekologikoa eta zaintza-arlokoa. Pandemiak agerian utzi ditu mugimendu feminista eta emakumeen kolektiboak egiten ari ziren zenbait aldarrikapen: giza bizitza zaurgarria da,...
article thumbnail  Udalerrian erroldatzen diren pertsonei laguntza eskainiko zaie, bizileku- eta lan-baimenei buruzko informazioa emango zaie edo osasun-, gizarte-, etxebizitza-, enplegu-, justizia- eta hezkuntza-zerbitzuak eskuratzeko zailtasunak dituzten kasuak artatuko dira, besteak beste. “Sopelan Pertsona Migratuentzako Harrerarako 2021-2024-SOPELA ANITZA Programa”k barne hartzen duen 5 lan-ildoetako bat da....
LilaGune: 2021eko martxoko ikastaroak
2021eko martxoaren 03a
article thumbnail  LilaGune Uribe Kostako Mankomunitateko Emakumeak ahalduntzeko eskolak honako ikastaroak antolatu ditu martxorako: Pandemia: nola eragiten digun emakumeoi. Begirada feminista Ez gara zoroak ezta menpekoak, Feministak Gara Haien bila doa! (... arrastoa utzi diguten emakume anonimo miresgarri horiengatik) Tailer guztiak doakoak dira. Plazak mugatuak izango dira, izen-emate ordenaren arabera...
article thumbnail  Kanpaina bisuala da eta protagonistak Sopelako adin desberdinetako emakumeak dira, udalerriko emakumeen ordezkari gisa. Sopela eta Larrabasterrako Metro Bilbaoko geltokietan eta Bizkaibuseko markesinetan Sara de Diego argazkilari sopeloztarrak egindako 14 emakumeren argazkiak jarriko dira. Era berean, Beatriz Nieto errealizadore sopeloztarrak sortutako eta 12 emakumeren ikuspuntuak biltzen...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia