Sopelako Udala - "Lesbianak ikusgai eta eskubidedun" Adierazpena"
Zu hemen zaude: Hasiera GIZ. EKINTZA ETA BERDINTASUNA "Lesbianak ikusgai eta eskubidedun" Adierazpena"

"Lesbianak ikusgai eta eskubidedun" Adierazpena"

Manifiesto lesbianas

Uribe Kostako Mankomunitateak Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuak egindako adierazpenarekin bat egiten du. Gaur, apirilak 26, lesbianen ikusgaitasun eguna da baina, aurten, zaila da ikusgaitasun hori etxean konfinatuta gaudela aldarrikatzea. Ezin izango gara kalera irten, baina beste behin ere esango dugu lesbianak badaudela eta harro egoteko arrazoi asko dituztela eta, besteak beste, sareak erabiliko ditugu ahotsa altxatzeko.

Oraindik ere, lesbianak ikusezinak dira gure jendarteko hainbat esparrutan; esaterako: eskolan, familian, lanean, kalean… Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak direnean.

Ikusezintasuna beste indarkeria mota bat da, emakumeei sexualitate aske eta autonomoa ukatzen jarraitzen duen gizarte patriarkal batean. Hainbeste emakume lesbianaren existentziarik eza edo ikusezintasuna gaitzestea da sistema heteronormatibo hegemonikoa baliatzen duen mekanismoa, gizartean sexu- eta genero-aniztasuna ukatzen jarraitzeko.

Gizarte osoaren erantzukizuna dela diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea. Lesbianen ikusgaitasuna sustatzen duten politika publikoak beharrezkoak dira, eta, batez ere, maskulinoa den LGTBI+ irudimenetik haratago doazenak.

Egun honetan, lesbiana horiek guztiak aldarrikatu nahi ditugu, ikusarazten direnak eta ez direnak, eta dei egin nahi diegu pertsona, elkarte, kolektibo, erakunde eta organismo guztiei, jendarte osoari, lanean jarrai dezaten. Uribe Kostako Mankomunitatetik lanean jarraitzen dugu, gure helburua emakume lesbianek euren ikusgaitasuna nola bizi nahi duten askatasunez erabaki ahal izatea izanik eta, horretarako, baldintza egokiak sortzen jarraituz.

Uribe Kosta Mankomunitateko Berdintasun Saila.

Adierazpena ikusteko sakatu HEMEN

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailTailer horiek guztiak elkarteak Landabe kaleko 12. zenbakian duen egoitzan izango dira, edukiera mugatua izango dute eta pandemiaren aurrean segurtasun-neurriak bermatuko dituzte. Uribe Kostako Gurutze Gorriak udalerriko adinekoei zuzendutako doako lau tailer antolatu ditu maiatza honetarako Sopelan. Tailer horiek guztiak elkarteak Landabe kaleko 12. zenbakian duen egoitzan izango dira,...
article thumbnail  ZAINTZA BERDINTASUNEAN. Emakumeen egitekoa Pandemian eta zaintzaren Krisi Globalean Dimentsio askoko krisi sistemikoan gaude, zeina gurutzatu eta erlazionatu egiten baita aurretik zeuden beste krisi batzuekin; esaterako, ekologikoa eta zaintza-arlokoa. Pandemiak agerian utzi ditu mugimendu feminista eta emakumeen kolektiboak egiten ari ziren zenbait aldarrikapen: giza bizitza zaurgarria da,...
article thumbnail  Udalerrian erroldatzen diren pertsonei laguntza eskainiko zaie, bizileku- eta lan-baimenei buruzko informazioa emango zaie edo osasun-, gizarte-, etxebizitza-, enplegu-, justizia- eta hezkuntza-zerbitzuak eskuratzeko zailtasunak dituzten kasuak artatuko dira, besteak beste. “Sopelan Pertsona Migratuentzako Harrerarako 2021-2024-SOPELA ANITZA Programa”k barne hartzen duen 5 lan-ildoetako bat da....
LilaGune: 2021eko martxoko ikastaroak
2021eko martxoaren 03a
article thumbnail  LilaGune Uribe Kostako Mankomunitateko Emakumeak ahalduntzeko eskolak honako ikastaroak antolatu ditu martxorako: Pandemia: nola eragiten digun emakumeoi. Begirada feminista Ez gara zoroak ezta menpekoak, Feministak Gara Haien bila doa! (... arrastoa utzi diguten emakume anonimo miresgarri horiengatik) Tailer guztiak doakoak dira. Plazak mugatuak izango dira, izen-emate ordenaren arabera...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia