Zu hemen zaude: Hasiera GIZ. EKINTZA ETA BERDINTASUNA Herriko jaiak BELDUR BARIK GUNEA bihurtu

Herriko jaiak BELDUR BARIK GUNEA bihurtu

BBG2
Sopelako Udalak eta Jai eta txosna batzordeok berriro adierazi nahi dugu emakumeek jasatzen duten indarkeriaren kontra gaudela.

Jaietan ere, egoera oso larriak gertatzen dira: bortxaketa saiakerak, abusuzko egoerak sexu harremanetan, eraso fisikoak. Baina badaude ere, oharkabean pasatzen zaizkigun egoerak, jaiekin guztiz normalizatzen ditugunak baina emakumeen askatasuna urratzen dutena: ahozko gehiegikeriak (komentario sexista, desbalorizatzaile,intimidatzaile), gehiegikeria fisikoak (ukituak, bestearen espazioaren urratzea ligatzerako orduan...).

Jaiak modu positiboan bizitzeko, sexu eraso eta jarrera matxistarik gabeko festak nahi baditugu, guztion erantzunkizuna da. Gertaera txikienen aurrean erantzuten badugu, muturrekoagoak diren egoerak prebenitzen lagunduko dugu. Beraz, jaietan sexu eraso edo jarrera matxistarik ikusiz gero, ez begiratu beste aldera eta aurre egin. Adierazi zure BELDUR BARIK JARRERA!

Eraso sexistak/sexualak ekiditzeko

Herriko jaiak BELDUR BARIK GUNEA bihurtu

Ez ezazu jarrera matxistak onartu, erasotzailaren kontra altxatu.
MUTILAK! Gogoratu zuon erantzuna funtsezkoa dela, ez utzi alde batera, erasoen konplizea izateari utzi behar zaio.

¿NOLA JOKATU ERASO SEXISTA/SEXUALA GERTATU BADA?

- Erasotua izan den emakumearekin hitz egin: Erabakia beti da berea. Berak aukeratu eta erabaki behar du zer egin.
- Baliabideetaz informatu:eskura dituen baliabide ezberdinetaz informatu.

Udaltzaingoa:
Berango: 94.668.29.33 / 652.772.552
Gorliz: 94.677.00.00
Plentzia: 94.677.33.10
Sopela: 94.406.55.11
Ertzaintza: 112
Berdintasun Zerbitzua: Gatzarriñe, 4.- 48600 Sopela, 94.657.92.82. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  

NO es NO. No a las agresiones sexistas!! //¡NINGUNA AGRESIÓN SIN RESPUESTA!!
Neskak jaietan, BELDUR BARIK JARRERA!!! Mutil, ez izan konplize!Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera!

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailSopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio...
article thumbnail  Uribe Kostako Mankomunitateak eta Sopelako Udalak bat egiten dute ekainaren 28an ospatuko den “Harrotasunaren Nazioarteko Eguna LGTBI+”rekin. Aniztasuna positiboa da! Giza aniztasuna normala eta naturala da. Etiketak saihestu: sailkatu eta mugatzen gaituzte. Errespetatu! Intimitatea, konfidentzialtasuna errespetatu. Arreta jarri: txarto sentiarazi dezaketen galderak daude. Aurreiritziak...
article thumbnailSopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio...
article thumbnailGaur eguerdian, Sopelako Udaletxe aurrean, Udaleko alderdi politikoetako ordezkariek, udal-langileek eta herritarrek, irmotasunez gaitzetsi dute “La Manada” kasuaren erabaki judiziala eta biktimari zein familiari, beraien elkartasuna adierazi diete.  Aldez aurretik, Sopelako Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez onartu du hurrengo Adierazpen Instituzionala 2017ko uztailaren 7ko...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia