Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekainak 28, Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna

Ekainak 28, Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna

Ekainaren 28an mundu osoan gogoratu ziren 1969an Stonewall-en izan ziren istiluak, New Yorkeko  Greenwich Village delakoan. Aurten 45 urteurrena ospatzen da; izan ere, gay, lesbiana, transexual eta bisexualen (lgtb) askapenerako mugimenduaren sorrera izan zen egun hura, gaur egun mundu osoan LGTB Harrotasunaren Eguna izenekoa. Injustiziaren, diskriminazioaren eta gizartearen eta poliziaren etengabeko jazarpenaren kontrako herritarren altxamendutik sortu zen egun horren ospakizuna. Ondorioz, eskubide zibilen eta eskubide sexualen aldeko mugimendua sortu zen mundu osoan. 

2014. urtea erabiliko dute Espainiako lesbiana, gay, transexual eta  bisexualen elkarteek “LGTBen Giza Eskubideak mundu osoan aitortzeko”, zeren eta sexu orientazioaren eta genero nortasunaren kontrako lege jazarpena baitago herrialde askotan, ILGAren eta Nazioarteko Amnistiaren txostenek agerian utzi dutenez. Horien arabera, 76 herrialdetan jazartzen da homosexualitatea, eta heriotza zigorra dago Saudi Arabian, Iranen, Yemenen, Mauritanian, Sudanen, Afganistanen eta Somaliako eta Nigeriako zenbait estatutan; berriki Burnei gehitu da homosexualak heriotzara zigortzen duten herrialdeen zerrenda laidogarri horretara.

Europan, Errusiak etengabe urratzen ditu lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen (lgtb) giza eskubideak; are gehiago, manifestazioak egiteko eskubidea bera eta adierazpen askatasuna jazartzen ditu. Afrikan gehituz doaz homosexualen eta LGTBen giza eskubideen defendatzaileen kontrako legeriak, bereziki gogorrak Nigerian, Ugandan eta Kamerunen. Ezjakintasunak, aurreiritziak eta herrialde horietan gero eta nagusiagoa den erlijio integrismoak bultzatuta egiten dira lege horiek. 

LGTBen Giza Eskubideen urraketa horien aurrean, ezin egon gaitezke ezer egin edo esan gabe. Hala, herritarrek erakundeen esku-hartze argia, irmoa eta eraginkorra eskatzen dute giza eskubideak urratzen dituzten herrialdeetako legeetako zeharpenen eta jazarpenaren aurrean. Izan ere, sexu bereko bi pertsona helduk, hala nahita, izaten dituzten harremanak edo LGTBen giza eskubideen aldeko erakundeak eta giza eskubideen alde egiten dutenak jazartzen dituzte. 

Hauxe erabaki du udalbatzaren osoko bilkurak:

·           Bat egitea LGTBen Harrotasuna ospatzearekin, Lesbianen, Gayen, Transexualen eta Bisexualen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunarekin eta egun horren 45. urteurrenarekin eta, laguntza horren erakusgarri, ostadarraren bandera jartzea udaletxeko balkoian ekainaren 28an.

·           Udalak bat egitea 2014. urtea “LGTBen Giza Eskubideak Aitortzeko Urtea” izendatzearekin, eta udal gobernuari eskatzea lagundu dezala gure udalerriko lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen (LGTB) elkarteek egindako lanetan eta jardueretan.

·           Erabateko gaitzespena adieraztea lesbianak, gayak, transexualak eta bisexualak kriminalizatzeko edozein legeriaren kontra, LGTBen giza eskubideen aldekoak jazartzen baitituzte mundu osoan edo homofobia edo transfobia dela-eta eginiko krimenak zigorrik gabe uzten baitituzte hainbat herrialdetan hala nola, Kamerunen, Bielorrusian, Errusian, Indian, Saudi Arabian, Mauritanian edo Iranen.

·           Espainiako gobernuari eskatzea gestio diplomatiko egokiak egin ditzala hauxe eskatzeko Europar Batasunari eta Europako estatukideei: LGTBen eta LGTBen giza eskubideen alde egiten dutenen kontrako legeriak irmotasunez gaitzetsi ditzatela.

·           Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioari eskatzea Espainiako gobernuak legeria  horien kontrako gaitzespena helaraz dezan, berehala ken ditzatela eskatuz.1·           Espainiako gobernuari eskatzea bizkortu dezala sexu orientazioagatik edo aukeragatik, genero nortasunagatik edo lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen eskubideen alde egiteagatik jazarritako pertsonen asilo edo babes eskaeren aldeko ebazpena eta izapidetzea. Ondorioz, beharrezko jarraibideak eman diezazkietela ordezkaritza diplomatiko guztiei bertan jasotzen diren eskaerei arreta bera emateko.

·           Herri botere guztiei eskatzea, bereziki Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari, sexualitatean eta maitasunaren gaineko hezkuntza normalizaturako programak susta ditzaten, sexu orientazioaren aniztasunaren edo aukeraren eta genero nortasunaren inguruko ikuspegi inklusiboaren aldetik.

·           Udalak sexu aniztasuna talde aberastasun gisa balioesteko kanpainak eta ekintzak sustatzearen alde agertzea, Sopelako herritar guztien aniztasun afektibo sexuala errespetatu eta arreta emango dion gizartea bultzatzeko.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  Bi diru-laguntza horietarako eskaerak aurkezteko epea ekainaren 22an (astelehena)   hasi eta 2020ko uztailaren 6an amaituko da. Lehenbiziko laguntza , pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, kirolaren esparruan 2020an egiten dituzten jarduerak finantzatzeko da. Diru-laguntza honen xedea da , funtzionamendu gastuak eta garatzen diren jarduera programen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzea....
article thumbnailBetirako programa Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du; doako zerbitzua da eta psikologiako profesionalek ematen dute arreta 900 908 744 telefonoaren eta &fAwww.betirako.org; webgunearen bidez, 400 familia baino gehiagori lagundu ahal izatea aurreikusten da Betirako Bazterketaren aurkako Funtsaren bidez garatutako hamar bat ekimenen artean dago, eta 303.000...
article thumbnail  Berdintasun Ministerioak genero-indarkeriaren aurkako kontingentzia-Plana zabaldu die sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimei eta prostituzio-testuinguruetako emakumeei, COVID19aren krisiaren ondoriozko arreta eta babesa indartzeko.  Zabaltze honek berekin ekarri du emakumeei laguntza eta babesa eskuratzeko irizpideak bateratzeko zenbait dokumentu egitea,  hau da, ondorio...
article thumbnailKoronabirusaren krisia martxoaren erdialdean hasi aurretik, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailak tailer feministen agenda bat diseinatu zuen. Tailer horiek Sopelan eskaintzekoak ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen den martxoaren 8ko programaren baitan, baina osasun larrialdiak jarduera hori bertan behera uztera behartu zuen. Mankomunitateak, ekimenari formatua aldatu zion eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia