Parte hartu Itzartuk antolatutako olerki, ipuin labur eta pintura lehiaketetan!

Beste urte batez, Itzartu emakumeen elkarteak ohiko lehiaketak antolatu ditu: olerki, ipuin labur eta pintura lehiaketak. Urtez urte, sopeloztar eta kanpoko herritar ugarik parte hartzen du, arrakasta handiz. Olerki eta ipuin labur lehiaketen XVII. eta XVI. edizioa da aurtengoa, eta lanak aurkezteko epea otsailaren 25ean amaituko da.

Olerkiek gutxienezko lau bertso izan beharko dituzte, eta gehienez jota 50. Ipuin laburrek gutxienez hiru orrialde izango dituzte eta gehienez, hamar. Lanak Itzarturen egoitzan aurkeztu beharko dira, edo korreoz. XII. Pintura lehiaketaren kasuan, lanak oleon edo akuarelan aurkeztu ahal izango dira, eta gutxienez 45x55 eta gehienez 80x100-eko zabalera izan beharko dute. Gaia lubrea izango da, eta lanak Kurtzion aurkeztu beharko dira martxoaren 1etik 5era arte.

Oinarriak osorik ikusteko: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/14-gizarte-ekintza-igualdad-y-accion-social

Honetaz gain, hilabetero legez, Itzartuk hitzaldi bi antolatu ditu. Otsailaren 6an Miren Zubietak adimen emozionalaren bidez zoriontsu izaten irakatsiko du. Hilaren 20an, berriz, Sonia Gonzalezek “emakumeen papera euskal mitologian” hitzaldia eskainiko du.