Sahararen Aldeko X. Euskal Karabana, abian!

Hamargarren urtez, abian da Sahararen aldeko Euskal Karabana! Bere helburua Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetan bizi den elikagai-krisia ahal den neurrian baretzea da. Sopelako Nuyum elkarteak bilketa egingo du urtarrila erdialdetik aurrera otsaileko lehenengo astera arte: elikagaiak (azukrea, arroza, pasta, indabak, dilistak e.a.) eta konpresak batuko dituzte.

Kanpaina hezkuntza-zentroetan eta supermerkatuetan burutuko dute. Parte hartu gura baduzu 695 788 185 telefonora dei dezakezu.