Jendez lepo egon zen Nagusien Etxea urteroko omenaldian

Urtero legez, urtea amaitzeko jaitxoa antolatu zuen Lagun Artea elkarteak Nagusien Etxean, elkarteko nagusienak omentzeko (aurretik saririk jaso ez dutenek). Aurten ere egoitza jendez lepo izan genuen, lagun ugari gerturatu baitzen aurtengo omenduak agurtzeko. Honakoak izan dira: Milagros Fano Alberdi, Josefa Fullaondo Iturrioz, Francisco Manjón Marcaida eta José Luis Martin Cristóbal. 

Gainera, briska, tute, mus eta igel txapelketen sariak ere banatu ziren. Eguna biribiltzeko, askaria eta dantzaldiak izan ziren.

EGUN HONEN ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN.