Biolentzia matxistaren kontra, urteko 365 egunetan!

365 egunetan, biolentzia matxistaren kontra!

Urtero legez, azaroaren 25ยช helduko da hilabete honetan, eta Euskal Herriko plazak herritarrez beteko dira, emakumeenganako indarkeria argi eta garbi arbuiatzeko. Sopela ez da salbuespena izango, eta azaroaren 25agaz lotuta hainbat jarduera antolatuko dira. 

Esaterako, azaroaren 22an, ostirala, 20:00ak aldera kale-ekintza bat izango dugu udaletxe plaza inguruan. Urrian tailer bat hasi zen Kurtzio Kultur Etxean kale-ekintza hau prestatzeko, herritarren artean kontzientziazioa zabaltzeko asmoz. Tailerrean hainbat lagun aritu dira gogotsu lanean, adin eta eremu ezberdinetakoak: Medicusmundi Bizkaia, Itzartu, Sopelako Asanblada Feminista, Mujeres Imperfectas (dinamizatzailea), Uribe Kostako Mankomunitatea, Sopelako Udala eta norbanakoak. Tailerraren azken saioan parte hartu gura baduzu, oraindino badaukazu horretarako aukera! Azaroaren 15ean izango da, 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean. 

Egun horretan bertan, azaroak 15, Olaia Aretxabaletaren kontzertua izango dugu udaletxe plazan, kale ekintza amaitzerakoan. Aretxabaletak Beldu Barik I. lehiaketaren irabazlea izan zen, ez galdu! Bideo honetan bere abesti bat entzun dezakezu: OLAIA ARETXABALETAREN BIDEOA.

Azaroaren 23an Itzartuk autodefentsa feminista lantzeko tailerra antolatu du Kurtzio Kultur Etxean, egun osoan zehar. Izena emateko beharrezkoa da Itzartuko egoitzatik pasatzea.

Honetaz gain, azaroaren 25ean, 19:00etan udaletxe plazan, kontzentrazioa eta adierazpenaren irakurketa izango da udaletxe plazan.

Azkenik, azaroaren 24an 13:00etan Uribe Kostako Mankomunitateko ekintza nagusia izango da Plentziako Astillero Plazan. Kontzentrazioa eta adierazpenaren irakurketa izango da.

Baina egun hauetan hainbat jarduera antolatzen diren arren, biolentzia matxista salatzeko ekimenak ezin dira aste batera mugatu: urte osoan landu beharreko gaia da. Hori dela eta, urtean zehar antolatzen diren ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu: salaketa-kontzentrazioak Larrabasterran, tailerrak, herriko eragile feministetan parte hartzen e.a.