Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Biolentzia matxistaren kontra, urteko 365 egunetan!

Biolentzia matxistaren kontra, urteko 365 egunetan!

365 egunetan, biolentzia matxistaren kontra!

Urtero legez, azaroaren 25ª helduko da hilabete honetan, eta Euskal Herriko plazak herritarrez beteko dira, emakumeenganako indarkeria argi eta garbi arbuiatzeko. Sopela ez da salbuespena izango, eta azaroaren 25agaz lotuta hainbat jarduera antolatuko dira. 

Esaterako, azaroaren 22an, ostirala, 20:00ak aldera kale-ekintza bat izango dugu udaletxe plaza inguruan. Urrian tailer bat hasi zen Kurtzio Kultur Etxean kale-ekintza hau prestatzeko, herritarren artean kontzientziazioa zabaltzeko asmoz. Tailerrean hainbat lagun aritu dira gogotsu lanean, adin eta eremu ezberdinetakoak: Medicusmundi Bizkaia, Itzartu, Sopelako Asanblada Feminista, Mujeres Imperfectas (dinamizatzailea), Uribe Kostako Mankomunitatea, Sopelako Udala eta norbanakoak. Tailerraren azken saioan parte hartu gura baduzu, oraindino badaukazu horretarako aukera! Azaroaren 15ean izango da, 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean. 

Egun horretan bertan, azaroak 15, Olaia Aretxabaletaren kontzertua izango dugu udaletxe plazan, kale ekintza amaitzerakoan. Aretxabaletak Beldu Barik I. lehiaketaren irabazlea izan zen, ez galdu! Bideo honetan bere abesti bat entzun dezakezu: OLAIA ARETXABALETAREN BIDEOA.

Azaroaren 23an Itzartuk autodefentsa feminista lantzeko tailerra antolatu du Kurtzio Kultur Etxean, egun osoan zehar. Izena emateko beharrezkoa da Itzartuko egoitzatik pasatzea.

Honetaz gain, azaroaren 25ean, 19:00etan udaletxe plazan, kontzentrazioa eta adierazpenaren irakurketa izango da udaletxe plazan.

Azkenik, azaroaren 24an 13:00etan Uribe Kostako Mankomunitateko ekintza nagusia izango da Plentziako Astillero Plazan. Kontzentrazioa eta adierazpenaren irakurketa izango da.

Baina egun hauetan hainbat jarduera antolatzen diren arren, biolentzia matxista salatzeko ekimenak ezin dira aste batera mugatu: urte osoan landu beharreko gaia da. Hori dela eta, urtean zehar antolatzen diren ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu: salaketa-kontzentrazioak Larrabasterran, tailerrak, herriko eragile feministetan parte hartzen e.a.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailGaur eguerdian, Sopelako Udaletxe aurrean, Udaleko alderdi politikoetako ordezkariek, udal-langileek eta herritarrek, irmotasunez gaitzetsi dute “La Manada” kasuaren erabaki judiziala eta biktimari zein familiari, beraien elkartasuna adierazi diete.  Aldez aurretik, Sopelako Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez onartu du hurrengo Adierazpen Instituzionala 2017ko uztailaren 7ko...
article thumbnail  Udaleko osoko bilkurak onartu duenez, 250.000 euro adinekoentzako lokal bat erosteko bideratuko dira eta beste 180.000 euro emergentzia kasuetarako etxebizitza sozial bat eskuratzeko. Sopelako Udalak, guztira, 430.000 euro bideratuko ditu erabilera soziala izango duten bi eraikin erosteko. Ekimenak, Uribe Kostan, orain arte, eskaintzen ez diren zerbitzuak eskaintzea du helburu, besteak beste:...
article thumbnail  60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa, bi modulutan banatuko da eta Kurtzio kultur etxean egingo da otsailaren 23an eta martxoaren 2an. Ekimenean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea Osakidetzako Osasun Zentroan, Kurtzio Kultur Etxean edota Gizarte Zerbitzuko Bulegoan.   Adineko pertsonen artean istripuak ekiditen laguntzeko eta lesio larriak eragiten...
article thumbnail  Testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik aurrera 2017/12/27) izango dute eskariak Sopelako Udaletxean entregatzeko. Hornidura energetikoen gastuak ordaintzen laguntzera bideratuta dauden laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia