Erretzeari utzi gura diozu? Eman izena urriaren 24an hasiko den tailerrean!

Erretzeari utzi gura badiozu... ez jarri aitzakia gehiagorik eta saiatu! Uribe Kostako Mankomunitateak, Sopelako Udalak eta Osakidetzak antolatuta, tailer bat hasiko da urriaren 24an Kurtzio Kultur Etxean helburu horregaz. Zortzi astetan zehar, eta ostegunero, Kurtzion saioak egingo dira 18:30etik 19:30era. Izena emateko epea urriaren 18an amaituko da, eta honako helbidera idatzi beharko da: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , edo honako telefono zenbakira deitu: 94 657 88 10 (09:30etik 14:00ak arte).

Tailerrak 20 euroko prezioa izango du; baina saio guztietan parte hartuz gero dirua bueltatuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero aurreko e-posta edo telefonoagaz kontaktuan jarri.