Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Biolentzia matxistaren inguruko gogoeta bultzatzeko 2. tailerra urriaren 18an

Biolentzia matxistaren inguruko gogoeta bultzatzeko 2. tailerra urriaren 18an

“Bortizkeria matxistaren aurkako sopeloztarrak behar dira”. Hori da Sopelan abiatu berri den kanpainaren lelo deigarria, Sopelako Udalak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun Sailak, Medicusmundi Bizkaiak, Itzartu elkarteak eta Sopelako Asanblada Feministak bultzatuta. Kanpaina honen helburua oso argia da: emakumeenganako biolentzia sinbolikoaren inguruko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzea.

Xede honekin lotuta, urriaren 4an tailer oso berezia hasi zen Kurtzio Kultur Etxean. Mujeres Imperfectas taldeko May Serrano da dinamizatzailea, eta azaroaren 22an ospatuko den kale ekintza bat prestatuko dute (azaroaren 25aren testuinguruan).

Beraz, tailerrean kale-ekintza hori prestatzen hasi dira, astean edo hamabost egunean behin Kurtzio Kultur Etxean elkartuz (aldizkakotasuna partehartzaileek erabakiko dute). Edozelan ere, kale-ekintza espazio publiko batean egingo da. Izan ere, antolakuntzak azpimarratzen duenez, “kalean egingo da jendearen arreta piztu gura dugulako. Horregatik izango da azaroaren 22an, ostirala delako, jende gehiago egongo delako kalean eta gainera azaroaren 25eko testuinguruarekin kokatzen dugulako”.

Ondorioz, ideia eragitea da: “Ez gaude ohituta horrelako ekintzak ikustera, eta horrek hausnarketa egitera lagunduko du. Horrela, bakoitzak bere buruari galdetuko dio: Zerikusirik ote dut nik egoera honekin? Zer egin dezaket egoera hau aldatzeko?”.

Gizonezkoak ere, noski, tailerrean parte-hartzera gonbidatuta daude: “Bai, mesedez. Adin, genero eta ezaugarri ezberdinetako sopeloztarrak behar ditugu. Bakoitzak bere bizipen eta beharrizanak dituelako. Biolentzia sinbolikoaren inguruan errepikatzen diren prototipoak hemen, Sopelan, azalerazi nahi ditugu”.

Auzokide guztiak, beraz, tailerrean parte hartzeko aukera izango dute, hala nahi izanez gero. Gainera, umorea ere ez da faltako: “Gaia oso serioa da baina iraultzen eta ondo pasatzen saiatuko gara. Erropa erosoa eramatea gomendatzen dugu, tailerra dinamikoa izango delako, adierazpena landuko da, sormena... ideiak barru-barrutik sortuko dira”.

Lehenengo hitzordua urriaren 4an izan zen Kurtzio Kultur Etxean, baina parte hartu gura baduzu ez izan zalantzarik eta honako helbidera idatzi: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail2018ko abuztuaren 1ean indarrean sartu zen seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren aldaketa,  kasu lagungarri kopurua handitu, eta orokorrean,  laguntzetarako sarbide sistema osoa hobetzen duena. Argitalpenaren esteka: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004066 SARTUTAKO ALDAKETEN AZALPEN OHARRA...
article thumbnailSopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio...
article thumbnail  Uribe Kostako Mankomunitateak eta Sopelako Udalak bat egiten dute ekainaren 28an ospatuko den “Harrotasunaren Nazioarteko Eguna LGTBI+”rekin. Aniztasuna positiboa da! Giza aniztasuna normala eta naturala da. Etiketak saihestu: sailkatu eta mugatzen gaituzte. Errespetatu! Intimitatea, konfidentzialtasuna errespetatu. Arreta jarri: txarto sentiarazi dezaketen galderak daude. Aurreiritziak...
article thumbnailSopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia