Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko epea dute sopeloztarrek. Epea irailaren 2an zabaldu zen, eta azaroaren 22an amaituko da.

ZER DIRA GIZARTE LARRIALDIKO LAGUNTZAK?

Diru laguntza puntualak dira, helburu jakinekin ematen direnak, gastu zehatzak estaltzeko. Hona hemen zeintzuk diren gastu horiek:

  • Lehen mailako beharrei erantzuteko gastuak (jantziak, hezkuntza, prestakuntza eta osasun laguntza).
  • Ohiko etxebizitza edo ostatua erabili eta eusteko gastua.
  • Alokairu gastuak; edo etxebizitza erosi edo ostatua lortzeko hitzartutako kredituen interesetatik eta amortizaziotik eratorritako gastuak.
  • “Linea zuri”ko altzariak eta etxetresna elektrikoak erosteko gastuak.

 NOIZ IREKITZEN DA ESKARIAK AURKEZTEKO EPEA?

2013ko irailaren 2tik 2013ko azaroaren 22era.

 

ZER EGIN BEHAR DA LAGUNTZAK LORTZEKO?

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetara jo behar duzu, Gatzarriñe kaleko 2. zenbakian. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko duzu honako telefonoan: 94.676.26.74.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail2018ko abuztuaren 1ean indarrean sartu zen seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren aldaketa,  kasu lagungarri kopurua handitu, eta orokorrean,  laguntzetarako sarbide sistema osoa hobetzen duena. Argitalpenaren esteka: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004066 SARTUTAKO ALDAKETEN AZALPEN OHARRA...
article thumbnailSopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio...
article thumbnail  Uribe Kostako Mankomunitateak eta Sopelako Udalak bat egiten dute ekainaren 28an ospatuko den “Harrotasunaren Nazioarteko Eguna LGTBI+”rekin. Aniztasuna positiboa da! Giza aniztasuna normala eta naturala da. Etiketak saihestu: sailkatu eta mugatzen gaituzte. Errespetatu! Intimitatea, konfidentzialtasuna errespetatu. Arreta jarri: txarto sentiarazi dezaketen galderak daude. Aurreiritziak...
article thumbnailSopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia