Sopelako Udala - Parte hartzea xede izango duen “Zurrumurru matxistarik ez” proiektua abiarazi du Uribe Kostako Mankomunitateak
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Parte hartzea xede izango duen “Zurrumurru matxistarik ez” proiektua abiarazi du Uribe Kostako Mankomunitateak

Parte hartzea xede izango duen “Zurrumurru matxistarik ez” proiektua abiarazi du Uribe Kostako Mankomunitateak

Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan.

Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste identitateentzako) prestakuntza eta topaketa feministarako gune bat bultzatu nahi du . Topaketa eta ikaskuntzarako, emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiborako eta Uribe Kostan sare feminista bat aktibatzeko/indartzeko gunea, tailer, ikastaro eta bestelako jardueren bidez.

Era berean, gizonek hausnartzeko eta maskulinotasun hegemonikoak beren bizitzetan duen eragina zalantzan jartzeko espazio propioa izateko beharra ikusten da. Azken finean, hausnarketarako, topaketarako eta ikaskuntzarako beste gune posible bat, tailer, ikastaro eta ekimen desberdinen bidez.

Espazio horiek modu parte-hartzailean eraikitzeko eta errealitate berri horri ahalik eta hobekien erantzuteko, galdetegi batzuk egin dira. Galdera-sorta horrek diagnostiko eta pista gisa balioko du programa konfiguratzeko, eta horrekin batera, topaketa, gogoeta eta prestakuntza-esparruak.

Formulario horiek uztailaren 3ra arte egongo dira aktibo.

•    Emakumeentzako formularioa (eta beste identitate batzuk) euskaraz: https://forms.gle/nk4MZQhyYfUtCznH7
•    Emakumeentzako formularioa (eta beste identitate batzuk) gaztelaniaz: https://forms.gle/zj33tfZKVDGXAqLNA
•    Gizonentzako formularioa euskaraz: https://forms.gle/oyQQqgVigqVM2nh9
•    Gizonentzako formularioa gaztelaniaz: https://forms.gle/DC2aWB7H7w74B3oz7

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...
article thumbnail Aurten ere, Sopelako Udalak bat egingo du askatasunaren eta berdintasunaren aldeko borrokarekin, Maiatzaren 17ko Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren aldeko kanpaina berri bat jarri du abian jarriz.1990eko maiatzaren 17tik, OMEk homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kentzen duen egunetik, egun hau ospatzen da eta balio esanguratsua du lesbiana, gay, transexual,...
article thumbnailProiektuak surfa modu jarraitu, egonkor eta profesionalean egiteko aukera ematen die pertsona guztiei, kirolari guztien beharrak beteko dituen diziplina anitzeko talde batekin. Sopelak Surf egokituarren alorreko erreferentziazko puntuetako bat izateko lanean jarraitzen Sopela. Lan ildo horretan, Peñatxuri Surf Eskolak, Haszten elkarteak eta 3dlan elkarteak, Sopelako Udalarekin elkarlanean, Surf...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia