Sopelako Udala - Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak sexu- indarkeriari buruzko sentsibilizazio, prestakuntza eta prebentzio-kanpaina aitzindaria abiatu du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak sexu- indarkeriari buruzko sentsibilizazio, prestakuntza eta prebentzio-kanpaina aitzindaria abiatu du

Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak sexu- indarkeriari buruzko sentsibilizazio, prestakuntza eta prebentzio-kanpaina aitzindaria abiatu du

  • Emargi Gizarte Ekimeneko Kooperatibarekin elkarlanean egin da kanpaina, eta Sopelako Iberre Institutuko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartuko dute hainbat tailerretan.
  • Ekimena apirilaren 1ean, ostirala, hasiko da, eta elkarrekin esku hartzeko tailerrak eta ekintzak garatuko dira, bai eta beste batzuk ere, sexuaren arabera bereizita. Gizonekin maskulinitatea ulertzeko eta deseraikitzeko lan egingo da, eta emakumeekin ahalduntze feministaren inguruan.
  • Tailerrak 4 prestatzailek emango dituzte, tartean Amelia Tiganus ekintzaile eta idazle feminista dago.

Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateak, Berdintasun Sailaren bitartez, azken urteotan arlo horretan abian jarri duen kanpainarik garrantzitsuenetako bati ekingo dio ostiral honetan. Emargirekin (Emakume eta Neskatoen Emantzipaziorako Bilboko Elkartetik jaiotako kooperatiba) lankidetzan egin da, eta sexu-indarkeriaren eta pornografiaren kontsumoaren inguruko sentsibilizazio, prestakuntza eta prebentzio kanpaina bat da, Sopelako Iberre Institutuko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua. Proba pilotua izango da, eta etorkizunean udalerri mankomunatuetako Bigarren Hezkuntzako gainerako ikastetxeetara estrapolatzeko asmoa du Mankomuniateak.

Ekimena apirilaren 1ean (ostirala) hasiko da, eta elkarrekin esku hartzeko ekintzak eta beste batzuk sexuaren arabera bereizita egingo dira. Gizonekin maskulinitatea ulertu eta deseraikitzeko lan egingo da, eta emakumeekin ahalduntze feministaren inguruan.

“Kanpaina honek aukera emango digu berdintasunaren aldeko hezkuntzaren alde lan egiten jarraitzeko eta Uribe Kostako gazteek eta nerabeek indarkeria matxistaren zantzuak identifika ditzaten laguntzeko. Berdintasunarekin, hezkidetzarekin eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioarekin lotutako ezagutza sortu eta zabalduko dugu. Ezagutza horiei esker, indarkeria hori sorrarazten eta justifikatzen duten mito desberdinei buruzko sinesmenak eta rolak desmuntatu ahal izango dituzte. Eta hori egiteko, erdigunean jarriko dugu gazteek etorkizun hobea, askeagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzeko duten zeregina”, adierazi du Josu Landaluzek, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko presidenteak.

Tailerrak 4 prestatzailek emango dituzte, tartean Amelia Tiganus. Amelia, prostituzioari eta sexu indarkeriari buruzko sentsibilizazio eta prebentzio ikastaro eta tailerretako hezitzailea da. Aditua, bizirik irten dena eta sistema prostituzionalaren lekukoa. Ekintzaile, hezitzaile eta idazle feminista da. Emargiren sortzailea da eta Nazioarteko Eskola abolizionistaren sortzaileetako bat izan zen. Azken bost urteotan 400 hitzaldi eta tailer baino gehiago eman ditu Espainiako lurralde osoan, baita Latinoamerikan eta Europan ere. Hezitzaile taldea beste 3 pertsonek osatzen dute, Oiane Menika (Gizarte hezitzailea eta Emargiren sortzailea baita. Haurren eta nerabeen babesean espezializatua, lehen harrerako baliabideetan zein jokabide-arazoei dagokienez intentsitate handiagoko baliabideetan lan eginez. Gizarte eta lan orientabideko espezialista, genero berdintasunean especialista da, prestakuntza eta sentsibilizazio feministarako metodologian prestatua, Harremanen Terapian trebatua, eta sexu-indarkerian, pornografian eta prostituzioan espezializatutako hezitzailea), Lucía Nieto (Soziologoa. Ikasketa feministetako eta genero ikasketetako masterra. Sexualitatean eta Harremanen Terapian trebatua. EHUko ikertzailea emakumeen entzierroei buruz, eta sexu indarkerian, pornografian eta prostituzioan espezializatua) eta Urko Pérez (Maskulinitatea deseraikitzen aditua den ikertzailea eta hezitzailea. Irakasletzan Graduatua EHUn 2017an eta Genero Ikasketetan Unibertsitate Masterra UNEDen 2019an. Euskadiko hainbat eskola eta elkartetan hainbat hezkuntza proiektutan parte hartu du irakasle eta nerabeekin gizarte hezitzaile gisa. Emargiren laguntzailea).

KANPAINA UDARA ARTE LUZATUKO DA, DOZENA ERDI TAILER ABIAN JARRITA

Kanpaina integrala izango da, datorren apirilaren 1ean hasiko dena Kurtzio Kultur Etxean (12:30- 14:30), sarrera-tailer bateratu batekin. Bertan, lotura enpatikoa eta kontzeptu teorikoak landuko dira, hala nola: patriarkatua, indarkeria matxista, indarkeria sexuala, bortxaketaren kultura, maitasun erromantikoa, ziberindarkeriak... Maiatzean eta ekainean 6 tailer egingo dira (4 sexuaren arabera bereizita eta 2 batera). Tailer horietan, emakumeen ahalduntze-prozesuak landuko dira, sexu-indarkeriaren historia eta feminitatearen eta jatorria aztertuko dira, inposatutako maskulinitatea hausteko gakoak definituko dira, eta jarrera ez-matxisten adibideak ikusiko dira, besteak beste, haien iruditerian eredu berri bat eraiki ahal izateko.

Ondoren, kanpaina baterako jarduera batekin amaituko da, funtsezko data bati begira: M8, I23, A25 edo A10. Ekintza hori ikasleengandik bertatik sortuko da, aldez aurretik eskuratutako ezagutzetan oinarrituta. Ekintza antzezlan bat, horma-irudi bat, film labur bat, kartelen diseinu bat, sare sozialetako kanpaina bat, kontakizun lehiaketa bat edota argazki erakusketa bat izan daitezke. Jarduera hori Sopelako Udalaren jardueren egutegi ofizialean sartuko da, adierazitako dataren testuingurun.

Laburbilduz, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak nerabeei ahotsa emateko eta gizarteari indarkeria matxistaren aurrean duen sentsibilitatea, indarra eta gaitzespena erakusteko kanpaina da.

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...
article thumbnail Aurten ere, Sopelako Udalak bat egingo du askatasunaren eta berdintasunaren aldeko borrokarekin, Maiatzaren 17ko Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren aldeko kanpaina berri bat jarri du abian jarriz.1990eko maiatzaren 17tik, OMEk homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kentzen duen egunetik, egun hau ospatzen da eta balio esanguratsua du lesbiana, gay, transexual,...
article thumbnailProiektuak surfa modu jarraitu, egonkor eta profesionalean egiteko aukera ematen die pertsona guztiei, kirolari guztien beharrak beteko dituen diziplina anitzeko talde batekin. Sopelak Surf egokituarren alorreko erreferentziazko puntuetako bat izateko lanean jarraitzen Sopela. Lan ildo horretan, Peñatxuri Surf Eskolak, Haszten elkarteak eta 3dlan elkarteak, Sopelako Udalarekin elkarlanean, Surf...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia