Sopelako Udala - Migratuei harrera egiteko zuzeneko arreta-zerbitzuak 45 pertsona artatu ditu dagoeneko

Migratuei harrera egiteko zuzeneko arreta-zerbitzuak 45 pertsona artatu ditu dagoeneko


Sopelan bizi diren etorkinak gizarte-mailan hartzea eta integratzea. Helburu hori ezarri zuen Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak, 2021eko martxoan migratuei harrera egiteko zuzeneko arreta-zerbitzua abian jarri zuenean.

Arreta zuzeneko zerbitzua “Sopela Diversa- 2021-2024 Sopelako Pertsona Migratuentzako Harrera Programak” barne hartzen duen 5 lan-ildoetako bat da. Programa horren bidez, udal-zerbitzuak kulturen arteko errealitate anitzaren berezko beharrizan berrietara egokitu nahi dira.

Zerbitzuak honako gai hauei erantzuten die:

Zerbitzua abian jarri zenetik, gero eta irismen handiagoa hartu du eta dagoeneko 45 pertsonari eman die arreta (29 emakumeri eta 14 gizoni). Aurrez aurreko eta telefono bidezko arretarako 75 ekintza egin dira, baita posta elektronikoz informazioa bidali eta kudeatzeko eta kasuen jarraipena egiteko ere.

Teresa Fernández Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetzako zinegotziak nabarmendu duenez, batez ere “atzerritartasun eta lehen harrerako prozedurei buruzko kontsultak artatzen eta kudeatzen ditugu, bai eta bizileku bidezko espainiar nazionalitatea lortzeari, berriz elkartutako adingabeen eskolatzeari eta lan-arloko aholkularitzari buruzkoak ere”.

Non eta nola eskatu aurretiko hitzordua

Aurrez aurreko arreta ostiraletan egiten da, 9:00etatik 13:00etara, Enplegu eta Ekonomi Sustapen Saileko erabilera anitzeko gelan (Sabino Arana kalea 2, 1. solairua, Frontoi-eraikina).