Sopelako Udala - Migratuei harrera egiteko zuzeneko arreta-zerbitzuak 45 pertsona artatu ditu dagoeneko
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Migratuei harrera egiteko zuzeneko arreta-zerbitzuak 45 pertsona artatu ditu dagoeneko

Migratuei harrera egiteko zuzeneko arreta-zerbitzuak 45 pertsona artatu ditu dagoeneko

  • Arreta zuzeneko zerbitzua “Sopela Diversa- 2021-2024 Sopelako Pertsona Migratuentzako Harrera Programak” barne hartzen duen 5 lan-ildoetako bat da.


Sopelan bizi diren etorkinak gizarte-mailan hartzea eta integratzea. Helburu hori ezarri zuen Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak, 2021eko martxoan migratuei harrera egiteko zuzeneko arreta-zerbitzua abian jarri zuenean.

Arreta zuzeneko zerbitzua “Sopela Diversa- 2021-2024 Sopelako Pertsona Migratuentzako Harrera Programak” barne hartzen duen 5 lan-ildoetako bat da. Programa horren bidez, udal-zerbitzuak kulturen arteko errealitate anitzaren berezko beharrizan berrietara egokitu nahi dira.

Zerbitzuak honako gai hauei erantzuten die:

  • Lehen harrera: orientazioa eta informazioa ematea Sopelako udalerrian lehen aldiz erroldatzen den pertsona migratu orori, itzulitako etorkinak barne.
  • Atzerritartasuna eta nazionalitatea: bizileku- eta lan-baimenei, baimen-berritzeei, araubide komunitarioari eta bizilekuaren araberako nazionalitate espainiarrari buruzko aurretiazko informazioa.
  • Kulturarteko ikuspegia duten eskubideetarako sarbidea: pertsona migratua izateak eragindako osasun-, gizarte-, etxebizitza-, enplegu-, justizia- eta hezkuntza-zerbitzuak eskuratzeko zailtasunak dituzten kasuak artatuko dira.

Zerbitzua abian jarri zenetik, gero eta irismen handiagoa hartu du eta dagoeneko 45 pertsonari eman die arreta (29 emakumeri eta 14 gizoni). Aurrez aurreko eta telefono bidezko arretarako 75 ekintza egin dira, baita posta elektronikoz informazioa bidali eta kudeatzeko eta kasuen jarraipena egiteko ere.

Teresa Fernández Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetzako zinegotziak nabarmendu duenez, batez ere “atzerritartasun eta lehen harrerako prozedurei buruzko kontsultak artatzen eta kudeatzen ditugu, bai eta bizileku bidezko espainiar nazionalitatea lortzeari, berriz elkartutako adingabeen eskolatzeari eta lan-arloko aholkularitzari buruzkoak ere”.

Non eta nola eskatu aurretiko hitzordua

  • Udal bulegoak: Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna eta Lankidetza Saila.
  • Telefonoa: 94 406 55 00, 110 luzapena.

Aurrez aurreko arreta ostiraletan egiten da, 9:00etatik 13:00etara, Enplegu eta Ekonomi Sustapen Saileko erabilera anitzeko gelan (Sabino Arana kalea 2, 1. solairua, Frontoi-eraikina).

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...
article thumbnail Aurten ere, Sopelako Udalak bat egingo du askatasunaren eta berdintasunaren aldeko borrokarekin, Maiatzaren 17ko Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren aldeko kanpaina berri bat jarri du abian jarriz.1990eko maiatzaren 17tik, OMEk homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kentzen duen egunetik, egun hau ospatzen da eta balio esanguratsua du lesbiana, gay, transexual,...
article thumbnailProiektuak surfa modu jarraitu, egonkor eta profesionalean egiteko aukera ematen die pertsona guztiei, kirolari guztien beharrak beteko dituen diziplina anitzeko talde batekin. Sopelak Surf egokituarren alorreko erreferentziazko puntuetako bat izateko lanean jarraitzen Sopela. Lan ildo horretan, Peñatxuri Surf Eskolak, Haszten elkarteak eta 3dlan elkarteak, Sopelako Udalarekin elkarlanean, Surf...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia