Sopelako Udala - Sopelak morez argituko du udaletxea azaroaren 22tik 28ra, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak morez argituko du udaletxea azaroaren 22tik 28ra, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

Sopelak morez argituko du udaletxea azaroaren 22tik 28ra, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

  • Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak efemeride hau gogorarazteko egindako jardueretako bat da.

Sopelak argi morez argituko du bere udaletxea azaroaren 22tik 28ra bitartean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, egun horietarako Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak antolatutako jarduera multzoaren barruan.

Horrela, azaroaren 22tik 28ra bitartean, udaletxeko balkoian olana bat zintzilikatuko da efemeride hori gogoratzeko.

Era berean, kanpaina grafiko bat egingo da Bizkaibuseko markesinetan (Larrabasterran eta Sopelan), Bizkaibuseko Uribekosta-UPV/EHU eta Leioa-Urduliz-Gatika-Mungia lineetan, Metro Bilboko Opis lineetan Larrabasterra eta Sopelako geltokietan eta Sopelako denden erakusleihoetan.

Azaroak 25

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Sopelatik zuzenean emitituko da goizeko 10:30etatik aurrera Radio Popular-Herri Irratiko "Egunon Magazin" irratsaioa.

Arratsaldean, 19:00etan, kontzentrazio-ekitaldi bat egingo da Udaletxeko plazan. Manifestu bat irakurriko da eta minutu bateko isilunea egingo da indarkeria jasaten duten emakumeen omenez, indarkeria jasan eta hil zirenengatik eta haien seme-alabengatik, haiek ere sufritzen baitute.

Gainera, bertaratutakoei maskara moreak banatuko zaizkie, tratu txarrak jasan dituzten emakumeak eta genero-indarkeriaren ondorioz hildakoak irudikatzen dituzten puntu moreak eta “Indarkeria matxistaz ari garenean zertaz ari gara” “Mikromatxismoak” gidak.

Manifestua HEMEN irakurri dezakezu.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailHIESaren Aurkako Munduko Eguna abenduaren 1ean oroitzen da urtero, 1998tik, HIESA prebenitzea eta sentsibilizazioa behar-beharrezkoak direla gogorarazteko, bai eta berau atzemateak daukan garrantzia ere, kutsatzea saihesteko eta birusa duten pertsonek bizitza duin eta emankorra izatea bermatzeko.Egun hori dela eta, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalek, horien artean Sopelakoak,...
article thumbnailSopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak efemeride hau gogorarazteko egindako jardueretako bat da. Sopelak argi morez argituko du bere udaletxea azaroaren 22tik 28ra bitartean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, egun horietarako Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak antolatutako...
article thumbnailEkimenaren helburua fenomeno kezkagarri horren inguruan gogoeta egitea eta gazteen artean jokabide arriskutsuak prebenitzea da. Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna eta Lankidetza Sailak, azaro eta abenduan zehar, bereziki gazte sopeloztarrei zuzenduta doan zorizko jokoei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina bat jarri du abian. “Ez zaitez hondoratu” izenpean, ...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia