Sopelako Udala - Sopelak “Ez zaitez hondoratu” kanpaina jarri du abian gazteen artean ludopatia prebenitzeko
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak “Ez zaitez hondoratu” kanpaina jarri du abian gazteen artean ludopatia prebenitzeko

Sopelak “Ez zaitez hondoratu” kanpaina jarri du abian gazteen artean ludopatia prebenitzeko

  • Ekimenaren helburua fenomeno kezkagarri horren inguruan gogoeta egitea eta gazteen artean jokabide arriskutsuak prebenitzea da.


Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna eta Lankidetza Sailak, azaro eta abenduan zehar, bereziki gazte sopeloztarrei zuzenduta doan zorizko jokoei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina bat jarri du abian. “Ez zaitez hondoratu” izenpean,  kanpainaren honen helburua ludopatiaren inguruan gogoeta egitea eta gazteen artean jokabide arriskutsuak prebenitzea da, izan ere, ludopatia-tasa handienak 14 eta 21 urte bitarteko pertsonengan ematen baitira.

“Teknologia berriek adin guztietako pertsonentzako jokoa eskuragarriago egin dute. Jokalarien kopuruak gora egiten du egunetik egunera eta jokalarien adina gero eta goiztiarragoa da. Adituak aspalditik ari dira ludopatiaren hazkundeaz ohartarazten, batez ere gazteen artean”. Hala dio Mª Teresa Fernández Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna eta Lankidetza Saileko zinegotziak, “Interneten erabilera konpultsiboa eta on line apustuak gazteei eta nerabeei gero eta eragin handiagoa ematen ari zaizkien mendekotasun berriak bihurtzen ari direla” azpimarratuz.



Guzti horregatik, azaroan eta abenduan prestakuntza-tailerrak egingo dira 4. mailako DBHko ikasleentzat eta Sopelako ikastetxeetako irakasleentzat, bai eta familiei zuzendutako hitzaldiak ere, jolasaren arazoaz kontzientziatzeko eta arazo horri aurre egiteko mekanismoak garatzeko.

“Ikastetxeei zuzendutako informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat da, gazteei apustuen eta online jokoaren atzean ezkutatzen diren arriskuez ohartarazteko”, nabarmendu du zinegotziak.

“Errealitate berri honi dagokionez, teknologia berriek ematen duten erraztasuna gehitu behar zaio jolasari. Izan ere, bi elementu horiek ludopatia errazten dute, eta gizarte-arazo bat sortzen dute, esparru guztietatik irmotasunez konpondu beharrekoa. Horregatik, Sopelako Udaletik kanpaina hau diseinatu dugu, nerabeen ahultasun berezia kontuan hartuta, haien bulkaden kontrola txikiagoa delako eta esperimentatzeko behar handiagoa dagoelako”, gaineratu du.

Kanpaina honela antolatzen da:

  • Kontzientziatzeko informazio-kartelak erakutsiko dira autobus markesinetan, azaroaren 16tik 23ra bitartean.
  • Familiei eta ikasleei zuzendutako informazio-tailerrak.
  • Irakasleentzako prestakuntza-saioak.

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailHIESaren Aurkako Munduko Eguna abenduaren 1ean oroitzen da urtero, 1998tik, HIESA prebenitzea eta sentsibilizazioa behar-beharrezkoak direla gogorarazteko, bai eta berau atzemateak daukan garrantzia ere, kutsatzea saihesteko eta birusa duten pertsonek bizitza duin eta emankorra izatea bermatzeko.Egun hori dela eta, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalek, horien artean Sopelakoak,...
article thumbnailSopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak efemeride hau gogorarazteko egindako jardueretako bat da. Sopelak argi morez argituko du bere udaletxea azaroaren 22tik 28ra bitartean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, egun horietarako Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak antolatutako...
article thumbnailEkimenaren helburua fenomeno kezkagarri horren inguruan gogoeta egitea eta gazteen artean jokabide arriskutsuak prebenitzea da. Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna eta Lankidetza Sailak, azaro eta abenduan zehar, bereziki gazte sopeloztarrei zuzenduta doan zorizko jokoei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina bat jarri du abian. “Ez zaitez hondoratu” izenpean, ...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia