Sopelako Udala - Ezagutu itzazu finantza-inklusiorako Oinarrizko Ordainketa-Kontuak

Ezagutu itzazu finantza-inklusiorako Oinarrizko Ordainketa-Kontuak

Oinarrizko ordainketa-kontuak Europar Batasunean finantza-inklusioa sustatzeko beharrari erantzuten dioten kontu-motak dira, kontsumitzaileek oinarrizko banku-zerbitzuak eskura ditzaten erraztuz.

Oinarrizko Ordainketaren Kontuarekin, banketxeek gehienez 3 euroko komisio bakar eta bateratua kobratu ahal izango dute hilero, honako zerbitzu hauek emateagatik:

a) kontua irekitzea, erabiltzea eta ixtea.
b) untsak eurotan gordailutzea.
c) erakundeak Espainian edo Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan dituen bulego edo kutxazain automatikoetan eskudirua eurotan kentzea.
d) zordunketa- edo aurreordainketa-txartel baten bidezko ordainketa-eragiketak, Europar Batasuneko lineako ordainketak barne.
e) Urtean 120 ordainketa-eragiketa, eurotan, Europar Batasunaren barruan. Eragiketa horiek zordunketa helbideratuak eta transferentziak gauzatzeko egindako ordainketak dira, transferentzia iraunkorreko aginduak betetzeko erakundearen bulegoetan egindako ordainketak barne, eta kreditu-erakundearen lineako zerbitzuen bidez egindakoak, erakundeak halakorik badu.

Oinarrizko Ordainketaren Kontu hau doakoa izan daiteke, baldin eta egiaztatzen bada pertsona kalteberatasun bereziko egoeran edo finantza-bazterketako arriskuan dagoela.

Ordainketa-kontuak eskaintzen dituzten kreditu-erakundeek Oinarrizko Ordainketa Kontuak eskaini beharko dizkiete honako bezero potentzial hauei:

A) Legez Europar Batasunean bizitzea, helbide finkorik ez duten bezeroak barne;
B) asilo-eskatzaileak badira;
C) egoitza-baimenik ez badute, baina kanporatzea ezinezkoa bada arrazoi juridikoengatik edo egitatezko arrazoiengatik.

Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume, Berdintasuna eta Lankidetza Sailetik, Sopela Diversako Harrera Arreta Zerbitzuaren baitan, pozik informatuko zaitugu, 94 406 55 00 telefonora deituta (110Luzapena).