Osasun arloko murrizketen kontra

Sopelako Osasun Zentroko langileek ia urtebete daramate barikuro, 11:00etatik 11:15era, “mota guztietako murrizketen kontra” kontzentrazioa egiten. Nabarmendu dutenez, murrizketek hainbat arlotan eragin zuzena dute: “Gutxiago kobratzen dugu, gehiago lan egin behar dugu eta lan-baldintza eskasagoetan”.

Baina batez ere, herritarrak dira kaltetuenak, euren ustez: “Gaixoarengan eragin zuzena du, bajak ez direlako ordezkatzen, zerbitzu txarragoa eskaintzen delako e.a.”. Hori dela eta, kontzentrazioekin jarraitzeko asmoa dute: “Auzokideen babesa eskertu gura dugu”.