Sopelako Udala - Abian dira 2021-2022ko Lilaguneko ikastaroak, Uribe kostako emakumeentzako jabekuntza eskolari esker
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Abian dira 2021-2022ko Lilaguneko ikastaroak, Uribe kostako emakumeentzako jabekuntza eskolari esker

Abian dira 2021-2022ko Lilaguneko ikastaroak, Uribe kostako emakumeentzako jabekuntza eskolari esker

•    Guztira 13 ikastaro eskainiko dira, azaroaren 2an hasi eta maiatzaren amaierara arte iraungo dutenak. Izena emateko epea azaroaren 19ra arte egongo da zabalik (epe hau txikiagoa da tailer batzuen kasuan) eta e-mail bidez ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ) edo 616 470 653 edo 946 76 26 74 telefonoetara deituz eman ahal izango da.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun Sailak 2021-2022 ikasturteko LILAGUNEko tailerrak jarri ditu martxan Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren bitartez.

Tailerrak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena eman behar da. Plazak mugatuak dira, eta izen-ematearen arabera esleituko dira, Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan erroldatutako emakumeei lehentasuna emanez. Tailer horietara joan nahi duten eta seme-alabak zaintzeko inor ez duten pertsonentzat, haurtzaindegi-zerbitzu bat izango da 12 urtetik beherakoentzat, tailerretako saioekin batera. Inskripzioa egiteko unean eskatu behar da, adingabeen kopurua eta adinak adierazita.

Jarduerak mota guztietako ikasleentzat daude zabalik. Guztira 11 ikastaro eskainiko dira, azaroaren 2an hasi eta maiatzaren amaierara arte iraungo dutenak. Izena emateko epea azaroaren 19ra arte egongo da zabalik (epe hau txikiagoa da tailer batzuen kasuan) eta e-mail bidez ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ) edo 616 470 653 edo 946 76 26 74 telefonoetara deituz eman ahal izango da. Tailerrak hobeto ezagutzeko eta bakoitza zertan datzan jakiteko, txosten bat prestatu da (Mankomunitateko webgunean kontsultatu daiteke: www.uribekosta.eus)

Ikusi ikastaroen txostena

Ikusi izen-emate fitxa



 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailHIESaren Aurkako Munduko Eguna abenduaren 1ean oroitzen da urtero, 1998tik, HIESA prebenitzea eta sentsibilizazioa behar-beharrezkoak direla gogorarazteko, bai eta berau atzemateak daukan garrantzia ere, kutsatzea saihesteko eta birusa duten pertsonek bizitza duin eta emankorra izatea bermatzeko.Egun hori dela eta, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalek, horien artean Sopelakoak,...
article thumbnailSopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak efemeride hau gogorarazteko egindako jardueretako bat da. Sopelak argi morez argituko du bere udaletxea azaroaren 22tik 28ra bitartean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, egun horietarako Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak antolatutako...
article thumbnailEkimenaren helburua fenomeno kezkagarri horren inguruan gogoeta egitea eta gazteen artean jokabide arriskutsuak prebenitzea da. Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna eta Lankidetza Sailak, azaro eta abenduan zehar, bereziki gazte sopeloztarrei zuzenduta doan zorizko jokoei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina bat jarri du abian. “Ez zaitez hondoratu” izenpean, ...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia