Sopelako Udala - Sopelako Udalak 2021eko gizarte egoera ahulean egoeran dauden pertsona eta familientzako udal diru-laguntzen deialdia ireki du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 2021eko gizarte egoera ahulean egoeran dauden pertsona eta familientzako udal diru-laguntzen deialdia ireki du

Sopelako Udalak 2021eko gizarte egoera ahulean egoeran dauden pertsona eta familientzako udal diru-laguntzen deialdia ireki du

pdf BOB
pdf BOB
pdf ERANSKINA

  • Eskaerak urriaren 8tik azaroaren 8ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.


Sopelako Udalak abian jarri du gizarte egoera ahuleko egoeran dauden pertsona eta familientzako diru-laguntzen deialdia.  Guztira 105.000 euro abiaraziko ditu laguntza hauetara.

Bost laguntza-lerro dira:

• Sopelako udalerrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak emateko deialdia.

• Sopelako Udalaren 2021eko elikadura indartzeko udal laguntzen deialdia.

• Pobrezia energetikoko egoeran dauden Sopelako bizikidetza-unitateei laguntzak emateko deialdia.

• Sopelan eten digitala murrizteko laguntzak emateko deialdia.

• 2021eko deialdia, Sopelan testuliburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzak emateko.

Eskaera horiek Sopelako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Sabino Arana kalea, 1), bai eta bide telematikoz ere, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus).

DEIALDIA PDF: DESKARGATU

 BAO PDF: DESKARGATU

 ERANSKINAK PDF: DESKARGATU

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia