Sopelako Udala - Sopelako Udalak 10.000 euro bideratu ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei laguntzeko
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 10.000 euro bideratu ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei laguntzeko

Sopelako Udalak 10.000 euro bideratu ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei laguntzeko

pdf BOB
pdf ORDENANTZA
pdf ERANSKINA

  • Eskabideak 2021eko irailaren 6tik 17ra aurkeztu ahal izango dira


Sopelako Udalak kanpaina bat jarri du abian, udalerri barruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan lan egiten duten eta/edo sopeloztarrei zuzenduta dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta elkarteek garatzen dituzten jarduerak babesteko. Guztira, 10.000 euro bideratuko dira.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 6an irekiko da eta 17ra arte luzatuko da. Eskabide horiek bide telematikoz aurkeztu beharko dira Udalaren egoitza elektronikoan (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus).

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko programatzat eta/edo jardueratzat hartzen dira Sopelako udalerrian egiten diren eta emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunak gainditzea helburu duten jarduerak. Diruz lagunduko dira honako helburu hauek dituzten jarduerak eta proiektuak:

-    Emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko kontzientzia hartzea sustatzea
-    Genero-estereotipoak eta -rolak gaindi daitezen sustatzea
-    Emakumeen ahalduntzea sustatzea.
-    Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean informatzeko, sentsibilizatzeko, prebenitzeko eta jarduteko jarduerak eta proiektuak egitea.
-    Emakumeek hainbat eremutan duten parte-hartzea ikusaraztea eta baloratzea.

Diru-laguntzak ohiko jardueratik eratorritako gastuetarako erabiliko dira, hau da, erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamendu-programaren parte direnetarako.

Oro har, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) egiten diren jarduerak finantzatuko dira deialdi honetan.

 

Deialdiaren inguruko informazio gehiago hemen:

 BAO PDF - DESKARGATU

PDF DEIALDIA: DESKARGATU

 ERANSKINAK PDF - PDF ANEXOS LINEA 1: DESKARGATU - DESCARGAR

Arau oinarrien helbide elektronikoa: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/bc4969e3-1112-4588-867f-a437d5b611d9/




 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia