Sopelako Udala - Sopelako Udalak Berdintasunerako, Genero Ikuspegirako eta Indarkeria matxistaren Prebentziorako Prestakuntza Plana garatu du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak Berdintasunerako, Genero Ikuspegirako eta Indarkeria matxistaren Prebentziorako Prestakuntza Plana garatu du

Sopelako Udalak Berdintasunerako, Genero Ikuspegirako eta Indarkeria matxistaren Prebentziorako Prestakuntza Plana garatu du

 

Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza Arloak, Murgibe SL enpresaren laguntza teknikoarekin, "Berdintasunerako, Genero Ikuspegirako eta Indarkeria matxistaren Prebentziorako Prestakuntza Plana" diseinatu du, Sopelako Udalak berdintasunaren alde eta indarkeria matxista desagerraraztearen alde egiten duen apustu estrategiko argi eta irmoa abiapuntutzat hartuta.

Plan honen funtsezko jarduera-ildoa indarkeria matxista desagerraraztea da. Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza saioak egingo dira, emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak detektatzeko eta identifikatzeko.

Sopelako Udalak bereziki azpimarratu nahi du Berdintasunerako Prestakuntza Plan horretan parte hartzeak duen garrantzia. Horregatik, laguntza eskatzen diegu talde politikoetako kideei, udal-teknikariei eta beste talde sozial batzuk osatzen dituzten pertsonei, hala nola elkarteei, jai-batzordeei eta, oro har, herritarrei.

Prestakuntza horrek ahalik eta zabalkunderik handiena izan dezan, parte-hartzeko eskatzen dizugu, eta prestakuntza-saioetan izena emateko, dagokion estekaren bidez, zure taldearen arabera.

Politikariak: https://forms.gle/oAnv1e2iG7novEDo9
Udaleko langileak: https://forms.gle/ygo9xhxhSuvB1i7V8
Polizia-langileak: https://forms.gle/JTyZX5iS81ZyWnsi9  
Jai Batzordea: https://forms.gle/VfPxk8dGk9fTAatV8  
Elkarteak: https://forms.gle/AFf8Ymcq7xgvGkgz6
Hiritartasuna: https://forms.gle/7ZyCLfxnABgW3DcbA

Herritar guztien erantzukizuna da emakumeen duintasunari, autoestimuari eta osotasun fisiko eta mentalari kalte egiten dioten ekintza guztien aurka buru-belarri borrokatzea. Zoritxarrez, ekintza horiek oraindik ere presente daude gizarte-eremu guztietan eta hainbat mailatan.

Ekimen horren helburu nagusia indarkeria matxista desagerraraztea da. Horregatik, garrantzi handiko ekimen honetan parte har dezazun eskatzen dizugu. Gaitzespen sozialarekin bakarrik lortuko baitugu aurrera egitea eta gaitz sozial horrekin amaitzea, eta ondorioz, gizarte libreagoa, justuagoa, eta errespetuzkoagoa lortzea.

Prestakuntza Plana HEMEN ikusi daiteke osotasunean.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia