Sopelako Udala - Sopelako Udalak “Bat Egin Berdintasunaren eta Askatasunaren Olatuarekin - Súmate a la Ola de la Libertad y la Igualdad. Homofobiarik ez. No a la homofobia” kanpaina jarri du martxan
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak “Bat Egin Berdintasunaren eta Askatasunaren Olatuarekin - Súmate a la Ola de la Libertad y la Igualdad. Homofobiarik ez. No a la homofobia” kanpaina jarri du martxan

Sopelako Udalak “Bat Egin Berdintasunaren eta Askatasunaren Olatuarekin - Súmate a la Ola de la Libertad y la Igualdad. Homofobiarik ez. No a la homofobia” kanpaina jarri du martxan

  • Ekimen honekin,  Sopelak Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren astelehenean, maiatzaren 17an.

Sopelako Udalak, "Bat Egin Berdintasunaren eta Askatasunaren Olatuarekin-Súmate a la Ola de la Libertad y la Igualdad. Homofobiarik ez. No a la homofobia” lelopean, maiatzaren 17an ospatuko den Homofobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egingo du kanpaina berri batekin.

1990eko maiatzaren 17tik, OMEk homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuenetik, egun hau ospatzen da. Horrela, egun honek balio esanguratsua du lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualentzat, haien eskubideen aldeko eta gaur egun LGTBI kolektiboak oraindik ere aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako jardueren ardatz katalizatzaile gisa.

Sopelako Udalak sexu- eta genero-aniztasunarekiko gorrotoak eragindako erasoen aurkako salaketan eragin nahi du, eraso hauek gure inguruan ez ezik edonon gertatzen baitira.

Lesbiana, gay eta bisexualen lege-babesean aurrerapen handiak egin diren arren, NBEko 70 estatu kidek sexu bereko helduen artean adostutako sexu-ekintzak zigortzen jarraitzen dute, ILGAk (Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans eta Intersexen Nazioarteko Elkartea) adierazten duen bezala. Human Rights Watch-en arabera, pandemiak desberdintasun arrakalak  eragin ditu, kolektibo zehatz batzuk ahultasun egoera nabarmenagoan utziz. LGTBI kolektiboaren aurkako aurreiritziak nabarmenak izan dira munduko eskualde askotan Covid-19ari emandako erantzunetan.

Horregatik, beharrezkoa da oraindik indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzea. Izan ere, diskriminazio- eta indarkeria-mota guztien aurka borrokatzeko erantzunkizuna guztiona da.

"Babes legalean aurrerapen handiak egin diren arren, oraindik urrats asko eman behar dira, hala nola bulling homofobikoaren aurkako borroka, diskriminazio modu desberdinak eta jazarpena. Anakronikoak diruditen arren, gure inguruan oraindik ere gertatzen diren erasoak. Gainera, borroka eta aurrerapen sozialak gorabehera, lesbiana, gay eta bisexualek munduko 70 estatutan zigorrak jasaten jarraitzen dute. Sopelan ahotsa altxatu nahi dugu eskubideen urraketa horren aurka. Herritar guztiok aniztasunean bizi garen herria gara. Homofobiaren aurrean ez dugu geldirik egon nahi ", azpimarratu du Josu Landaluze alkate sopeloztarrak.

Babes zabaleko ekimena

Hori dela eta, Sopelako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Sailak aldarrikapen kanpaina bat jarri du abian “Bat Egin Berdintasunaren eta Askatasunaren Olatuarekin-Súmate a la Ola de la Libertad y la Igualdad. Homofobiarik ez. No a la homofobia”lelopean. Kanpaina honetan Sopelako pertsonaia ezagunek hartu dute parte, hala nola Gorka Yarritu eta Leti Canales surflariek, Jose Antonio Nielfa "La Otxoa" artistak eta June Ansoleaga kazetariak.

Horrez gain, Ylenia Baglietto eta Karmele Larrinaga aktoreek, Diego Perez aktoreak, Ivan Killer influencer eta DJak, Roberto Rodriguez kazetariak eta Isidro Elezgarai Euskal Herriko UNICEFeko presidenteak bideo baten bidez homofobiaren aurkako “olatu” horretara igo nahi izan dute.


Kanpainaren zabalkundea Metro Bilbaoko Opien eta Bizkaibuseko markesinen, Sopelan banatutako surf taula itxurako biniloen eta udalaren webgunearen eta sare sozialen bidez zabalduko den bideo baten eskutik egingo da. Era berean, udalak merkatariei, zerbitzu enpresei eta ostalariei kanpainarekin bat egiteko deia egin die, euren establezimenduetan homofobiaren aurkako bereizgarri bat jar dezaten.  "Askatasunaren eta berdintasunaren olatuarekin bat egiten dugu horrela, gure kaleetan giza eskubideen aldeko mezua uzteko", adierazi du Mireya Cabañes Sopelako Merkatarien Elkarteko presidenteak.

"Sopela inklusibo eta anitz bat aldarrikatzen dugu, aniztasuna hizpide dugun esparrutik ulertuta, baina baita bere osotasunean ere. Sopelatik ahaleginak batuko ditugu herritar guztiekin, gizarte justuagoa, errespetuzkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko. Berdintasunerako eskubidearen eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminaziorik ezaren alde lan egiten jarraituko dugu, aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin”,  esan du Teresa Fernandez Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume, Berdintasun eta Lankidetza Saileko zinegotziak.

 


Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia