Sopelako Udala - Dantzek, gimnasiak, estimulazio kognitiboak eta yogak osatuko dituzte Uribe Kostako Gurutze Gorriak maiatzean Sopelan antolatu dituen doako tailerrak
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzek, gimnasiak, estimulazio kognitiboak eta yogak osatuko dituzte Uribe Kostako Gurutze Gorriak maiatzean Sopelan antolatu dituen doako tailerrak

Dantzek, gimnasiak, estimulazio kognitiboak eta yogak osatuko dituzte Uribe Kostako Gurutze Gorriak maiatzean Sopelan antolatu dituen doako tailerrak

  • Tailer horiek guztiak elkarteak Landabe kaleko 12. zenbakian duen egoitzan izango dira, edukiera mugatua izango dute eta pandemiaren aurrean segurtasun-neurriak bermatuko dituzte.

Uribe Kostako Gurutze Gorriak udalerriko adinekoei zuzendutako doako lau tailer antolatu ditu maiatza honetarako Sopelan. Tailer horiek guztiak elkarteak Landabe kaleko 12. zenbakian duen egoitzan izango dira, edukiera mugatua izango dute eta pandemiaren aurrean segurtasun-neurriak bermatuko dituzte.

Horrela, asteartero, 11:30etik 12:30etara, dantzaldiak izango dira eta asteazkenetan, 11:00etatik 12:00etara, gimnastika funtzionalaren txanda izango da. Ostegunetan 11:00etatik 12:00etara estimulazio kognitiboa landuko da eta ostiraletan berriz, Sopelako adinekoek yoga klaseak izango dituzte, 11:00etatik 12:00etara.

Plazen erabilgarritasunari buruzko informazioa jasotzeko eta edozein zalantza argitzeko, Uribe Kostako Gurutze Gorriko 946569497 eta 663384379 telefonoetara dei daiteke. Tailerren inguruko informazio gehiago hemen.
 

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia