Sopelako Udala - Sopelako Udalak bihar abiatuko du migratzaileei harrera egiteko zuzeneko arreta zerbitzua
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak bihar abiatuko du migratzaileei harrera egiteko zuzeneko arreta zerbitzua

Sopelako Udalak bihar abiatuko du migratzaileei harrera egiteko zuzeneko arreta zerbitzua

 

  • Udalerrian erroldatzen diren pertsonei laguntza eskainiko zaie, bizileku- eta lan-baimenei buruzko informazioa emango zaie edo osasun-, gizarte-, etxebizitza-, enplegu-, justizia- eta hezkuntza-zerbitzuak eskuratzeko zailtasunak dituzten kasuak artatuko dira, besteak beste.
  • “Sopelan Pertsona Migratuentzako Harrerarako 2021-2024-SOPELA ANITZA Programa”k barne hartzen duen 5 lan-ildoetako bat da. Programak, udal-zerbitzuak errealitate anitz eta kulturartekoaren berezko behar berrietara egokitzea du helburu.
  • Zerbitzua aurrez aurre eskainiko da Enplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko erabilera askotariko gelan, Sabino Arana kaleko 2. zenbakian (1. solairua), ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara. (Telefonoa: 94 406 55 00. Luzapena 110)

Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna eta Lankidetza Saila aspalditik ari da lanean harrera-prozesuak prestatzen, migratzaileek helarazten dizkioten eskaerei erantzuteko. Herritar berriak Sopelako kide bihurtu dira, eta aniztasun aberats eta nabarmena eman diote udalerriari, bereziki azken urteotan. Hori dela eta, udal-zerbitzuak egokitu egin behar izan dira errealitate anitz eta kulturarteko baten berezko premia berrietara.

Pertsonekiko zuzeneko elkarrekintza honetan, hurrengo urteetarako harreraren plangintza egiteko eta udalerriko eta inguruko beharren eta baliabideen ezagutza egituratua izateko beharra hauteman zen. Hori dela eta, Udala joan den urtearen amaieran harrera-plan bat egiten hasi zen, eta, horren ondorioz, Sopelan Pertsona Migratuentzako Harrerarako 2021-2024-SOPELA ANITZA programa sortu zen. Programak zenbait udal-ekintza jasotzen ditu harreraren arloan, eta bost lan-ildotan islatzen dira:

  1. Harrerarako zuzeneko arreta-zerbitzua: pertsona migratzaileei zuzendutako berariazko zerbitzua da. Zerbitzua ikerketa-ekintza proiektu gisa diseinatzen da, eta harrera-prozesuetan zuzenean eragiteaz gain, prozesu hauei buruzko informazioa lortzeko balio du. Zerbitzu honen helburua, beraz, kulturen arteko aniztasunari lotutako eskubideak eskuratzeko aukera bermatzea da.
  2. Datu estatistikoen panoramikak: Sopelako Udalaren datu estatistikoen analisia, kulturarteko ikuspegiarekin.
  3. Sopelan harrera egiteko Aholku Batzordea: Sopelan harrera egiteko Aholku Batzordea sortzea, migratzaileek kolektibo honi zuzendutako politiken eta ekintzen diseinuan parte har dezaten sustatzeko.
  4. Harrera-protokoloak: eragin-eremu desberdinetako harrera-prozesuak egituratzeko protokoloak idaztea, eragileen artean arreta koordinatua sustatuz eta Sopelan bizi diren pertsona migratuei kulturarteko ikuspegia emanez.
  5. Sopelan harrera egiteko baliabideen gida: Sopelako Migratzaileentzako Harrera-Planarekin batera, Harrerarako Baliabideen Gida bat argitaratu da. Gida honek lantze-prozesuan zehar dauden baliabideen ezagutzaren argazki finko bat eskaintzen du. Beraz, etengabeko ebaluazio- eta hobekuntza-prozesu bati lotuta egon behar du, baliabide interesgarri berriak sartzen joan behar direlarik.

Sopela Anitzak ekarriko dituen ekintza berritzaile batzuk nabarmentzeko, SOPELA ANITZA - HARRERA EGITEKO ZUZENEKO ARRETA ZERBITZUA aurkitzen dugu, martxotik abian jarria eta honako gai hauetan laguntza eskaintzen duena:

  • Lehen harrera: Sopelako udalerrian lehen aldiz erroldatzen den pertsona migratzaile orori orientazioa eta informazioa ematea, itzulitako etorkinak barne.
  • Atzerritartasuna eta nazionalitatea: bizileku- eta lan-baimenei, baimen-berritzeei, erregimen komunitarioari, bizilekuagatiko Espainiako nazionalitateari eta abarri buruzko aurretiazko informazioa.
  • Eskubideak eskuratzea kulturarteko ikuspegiarekin: osasun-, gizarte-, etxebizitza-, enplegu-, justizia- eta hezkuntza-zerbitzuak eskuratzeko zailtasunak dituzten kasuak artatuko dira.

 Non eta nola eskatu aurretiko hitzordua

  • Udal bulegoak: Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna eta Lankidetza Saila
  • Telefonoa: 94 406 55 00. Luzapena 110

Zerbitzua Enplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko erabilera askotariko gelan (Sabino Arana, 2 – 1 solairua, Frontoi eraikina) eskainiko da, ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara.

Bestalde, zerbitzuak berak urtean bat edo bi informazio-saio antolatuko ditu urtean, Sopelan bizi diren migratzaileentzat interesgarriak diren gaiak jorratzeko.

Informazio-saio horietan landu beharreko gaien artean, honako hauek daude: eten digitala (administrazioarekin izapideak egiteko ziurtagiri elektronikoak), bizileku- eta lan-baimenak (atzerritartasunari buruzko legea eta erregelamendua – Araubide komunitarioa) eta Espainiako nazionalitatea eskuratzea.

 INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BA DUZU SAKATU HEMEN

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia