Sopelako Udala - LilaGune: 2021eko martxoko ikastaroak
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak LilaGune: 2021eko martxoko ikastaroak

LilaGune: 2021eko martxoko ikastaroak

 

LilaGune Uribe Kostako Mankomunitateko Emakumeak ahalduntzeko eskolak honako ikastaroak antolatu ditu martxorako:

  • Pandemia: nola eragiten digun emakumeoi. Begirada feminista
  • Ez gara zoroak ezta menpekoak, Feministak Gara
  • Haien bila doa! (... arrastoa utzi diguten emakume anonimo miresgarri horiengatik)

Tailer guztiak doakoak dira. Plazak mugatuak izango dira, izen-emate ordenaren arabera esleituko dira eta Uribe Kostako mankomunitateko udalerrietan erroldatutako emakumeek izango dute lehentasuna.

Online emango diren bi tailer daude eta hitzaldia presentziala izango da (aldez aurreko izen-ematea). Zentzu horretan,  Uribe Kostako Mankomunitateko berdintasun-zerbitzuak lineako saioetara konektatzeko laguntza emango die behar duten emakumeei. Aipatzekoa da ere, COVID- 19ren aurkako babes-neurriak aplikatuko direla, osasun-agintariek ezartzen dituzten jarraibideei begira (edukiera eta distantzia mugatzea, maskara erabiltzea, hidroalkohola aplikatzea).

Izena emateko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , 94.657.92.82

Kontsultatu hemen ikastaroei buruzko informazio guztia: http://www.uribekosta.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20210225-cursos-lilagune-uribe-kosta-marzo-2021.aspx

 

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia