Sopelako Udala - Udalak Sopelara migratutako pertsonen harrerarako gida bat argitaratu du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak Sopelara migratutako pertsonen harrerarako gida bat argitaratu du

Udalak Sopelara migratutako pertsonen harrerarako gida bat argitaratu du

 

  • Dokumentuak udalerrira iritsi berri diren pertsonei eskura dituzten baliabideei buruzko informazio zabala eta askotarikoa eskaintzen die, besteak beste, erroldatzeko, gizarte-zerbitzu, osasun-laguntza edo hezkuntzarako sarbiderako oinarrizko izapideei buruzkoa.
  • Gidaren helburua pertsona horien etorrera eta gure gizartearekiko lehen harremana errazagoak izatea da, erabat integra daitezen.

Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasuna eta Lankidetza Sailak udalerrira iritsi berri diren pertsonek dituzten zerbitzu eta baliabide publiko guztiak jasotzen dituen gida bat argitaratu du. Sail hau aspalditik ari da lanean harrera-prozesuak prestatzen, migratzaileek helarazten dizkieten eskaerei erantzuteko.

Pertsonekiko zuzeneko elkarreragin honetan, udalerrian eta inguruan dauden baliabideen ezagutza egituratua izateko beharra hauteman da. Horregatik, Udalak  BALIABIDEEN GIDA hau egin du, 2021-2024 aldirako Sopelako Etorkinentzako Harrera Planaren esparruan bertan ezarritako helburuei erantzunez.

Sopelako Udalak harreraren arloan egindako lehen ekintza da. Gida honen bidez, pertsona horien etorrera eta gure gizartearekiko lehen harremana errazagoak izatea nahi dugu, erabat integra daitezen. Haien interesekoak izan daitezkeen baliabideei buruzko informazio guztia emango diegu” esan du Teresa Fernández saileko zinegotzi arduradunak. Fernandezek nabarmendu duenez, gida honek Sopelan eta haren inguruan dauden baliabideak egituratu nahi ditu, eta, era berean, pertsona hauei harrera egiteko baliabideen arloan jendeari arreta ematen dieten teknikarien informazio eta/edo orientazio lana erraztu nahi du.

Gidak Sopelara iritsi berri den atzerritar orok egin beharreko kudeaketa eta izapideei buruzko oinarrizko informazioa jasotzen du. Interesgarria da, halaber, Euskadin aspalditik bizi diren eta eskura dituzten zerbitzuak eta/edo baliabideak ezagutzen ez dituzten edo erabiltzen ez dituzten pertsonentzat. Zehazki, dokumentuak zazpi gairi buruzko informazioa biltzen du: erroldatzea, osasun-laguntza, gizarte-baliabideak, hezkuntza eta hizkuntzak ikastea, atzerritartasuna eta Espainiako nazionalitatea lortzea, Sopelako Udala eta telefono-direktorioak bezalako bestelako informazioa, besteak beste.

Gida Sopelako Udalaren webgunean kontsulta daiteke (Dokumentuak – Berdintasuna eta Gizarte Ekintza atalean https://labur.eus/N7wfy) edo inprimaki eran aurkitu daitezke Udalaren Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasuna eta Lankidetza Sailean.

 

HARRERARAKO GIDA IKUSI

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia