Sopelako Udala - Sopelako Udalak adinekoentzako ariketa kognitiboak eta jarduera fisikoa lantzeko zirkuitua instalatu du Gernika Plazan
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak adinekoentzako ariketa kognitiboak eta jarduera fisikoa lantzeko zirkuitua instalatu du Gernika Plazan

Sopelako Udalak adinekoentzako ariketa kognitiboak eta jarduera fisikoa lantzeko zirkuitua instalatu du Gernika Plazan

 

  • Estimulazio kognitiborako eta psikomotrizitatea hobetzeko hainbat jolasez eta ariketez osaturiko instalazioak dira.
  • Espazioan, gainera, parte-hartzaileen arteko gizarte-harremanak sustatzen dira, bakardadeari aurre eginez eta zahartze aktibo eta osasungarria sustatuz.
  • Zirkuitua haurrentzako jokoen ondoan dago, helduentzat eta txikientzat onuragarriak diren belaunaldien arteko jarduerak sustatzeko.

Adinekoen artean bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko xedez, Sopelako Udalak Gernikako Plazan zirkuitu bat jarri du, sopeloztarrek gorputza eta adimena trebatu dezaten. Instalazio horiek estimulazio kognitiboaz eta psikomotrizitatea hobetzeaz gain, harreman sozialak sortzea ahalbidetzen dituzten hainbat joko eta ariketa dituzte.

Populazioaren bizi-itxaropena gero eta handiagoa da, hortaz ezinbestekoa da hirugarren adinekoei hiri-espazioak eskaintzea; garai horretan hasten baitira, hain zuzen ere, gabezia kognitiboak eta fisikoak eta oroimenaren eta abileziaren galera, beste batzuen artean. Ariketa arinak eta buru-estimulazioak lagundu dezakete dementziaren hasiera prebenitzen eta sintomak kudeatzen, gaitasun kognitiboak hobetuz, sendotasun fisikoa eraikiz, konfiantza eta independentzia handituz eta isolamendu-sentimendua murriztuz. Zentzu honetan, Sopelako Udalak 12.321 euro (BEZa kanpo) inbertitu ditu estimulazio aktibo eta fisikoko zirkuitu mota hauek abiarazteko. Zirkuitu horiek, alde batetik, memoria, kalkulua, hizkuntza eta arreta entrenatzen laguntzen dute eta bestetik jarduera fisikoa egitea ahalbidetzen dute, muskuluen narriadura prebenituz eta koordinazioa, oreka, mugikortasuna eta indarra sustatuz. Zehazki, adimena sustatzera bideratutako elementuei dagokienez, bikoteak osatzeko panelak, hiruko artzain-jokoa, zifrak eta letra jolasak,  tenkagailua, egutegia (ariketa kognitiboa eta fisikoa egiteko) eta labirintoak jarri dira. Bestalde, ariketa fisikoekin lotutako panelei dagokienez, besoak lantzeko gurpil bat, bi pedal eta hatzentzako eskaileratxo bat jarri dira.

Gizarte-harremanak sustatzen dituzten instalazioak

Oroimenaren galeraz gain, bakardadea da gizartearen beldur handienetako bat. Alde horretatik, garrantzitsua da azpimarratzea, gorputza eta burua lantzen laguntzeaz gain, instalazio mota horiek parte-hartzaileen arteko gizarte-harremanak sustatzen dituztela. Izan ere, ingurune natural batean daudenez, erabiltzaileek helburu bera duten beste pertsona batzuez inguratuta egiten dute ariketa, bakardadeari aurre eginez eta zahartze aktibo eta osasungarria sustatuz.

Sopelaren kasuan, gainera, “instalazioak Gernika Plazako jolas-eremuko haur-parkearen ondoan jarri dira, erabiltzaileek txikienekin, ariketa kognitiboak egiteko aukera izan dezaten, belaunaldien arteko hesiak gaindituz” baieztatu du Josu Landaluze alkateak. Izan ere, frogatuta dago belaunaldien arteko jardueretan parte hartzen duten adineko pertsonak zoriontsuago sentitzen direla. Egunean zehar txikienekin denbora partekatzeak jarduera fisikoa, kognitiboa eta soziala areagotzen du, eta haien oroimena, kontzentrazioa, arreta eta depresio-sintomatologia murrizten ditu. Bestalde, txikienei, elkartruke horrek hobekuntzak eragiten dizkie hezkuntzan eta gizarte-harremanetan.

 

 

 

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia