Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak COVID-19 krisiak eragindako turismo-sektoreari
- Bisitak: 4653
Onuradunak
Laguntzen onuradun izan ahalko dira COVID-19aren krisi ekonomikoak jotako langile autonomoak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, enpresa txiki eta ertainak, baldin eta enpresa-jarduera turistiko hauetan badihardute:
- Ostatu turistikoak (nekazaritza-turismoak, aterpetxeak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotel-establezimenduak).
- Turismo-gida profesionalak.
- Bidaia-agentzia hartzaileak edo tour-operatzaile hartzaileak.
- Turismo aktiboko enpresak.
- BAPak eta ekitaldi turistikoen antolatzaileak.
- Jarduera nagusia produktu eta zerbitzu turistikoak eskaintzea duten bestelako enpresak.
Diruz lagundu daitezkeen egitateak
- Dagokion erregimenean Gizarte Segurantzari ordaintzen zaizkion kuotetatik eratorritakoak.
- Negozio-lokala alokatzea, non hura ez den eskatzailearen bizilekuaren parte edota beste enpresa batekin partekatutako toki bat eta ez dagoen senidetasun-harremanik, odol- edo ezkontza-ahaidetasunaren bigarren graduraino, errentatzailearekin, eta errentaria ez den errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaidea. Kanpo gelditzen dira coworking guneak.
- Turismo-jarduera gauzatzen den lokal edo hiri-finka erosteko eskatzen diren hipoteka-maileguen edo pertsonalen kuotak (amortizazioa gehi interesak).
Laguntzen zenbatekoa: dirulaguntzarako aurkeztutako gastu guztiengatik emango den laguntzaren zenbatekoak ez du 3.000 euro gaindituko diruz lagundutako entitate edo pertsona bakoitzeko.
Eskabideak aurkezteko epea: urriaren 16ko 9:00etatik azaroaren 10eko 13:30era izanen da.
Eskaerak aurkezteko modua: behar bezala betetako eskabidea Ekonomi Sustapen Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu beharko da: www.bizkaia.net/sustapena-oficinavirtual
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago izateko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
FORU DEKRETUA: https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2020/10/15/I-625_eus.pdf