Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak beste 15.000 euro bideratu ditu pobrezia energetikoan dauden familientzako diru-laguntzetara

Sopelako Udalak beste 15.000 euro bideratu ditu pobrezia energetikoan dauden familientzako diru-laguntzetara

 

  • Diru-laguntza berri hau atzo publikatutako COVID-19aren ondorioak arintzera (16.000 euro) eta testu-liburuak eta eskola-materiala erostera (10.000 euro) zuzendutako laguntzei gehitzen zaie.
  • Eskariak aurkezteko epea urriaren 15etik 28ra egongo da zabalik. Eskari-orria eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude www.sopela.eus webgunean, baita udal bulegoetan ere.

Sopelako Udalak atzo bi diru-laguntzetara zuzendutako 26.000 euroko inbertsioa ezagutzera eman ondoren (COVID-19aren ondorioak arintzeko eta testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko), gaurkoan, urriak 14, asteazkena, zailtasunak dituzten familiei zuzendutako beste diru-laguntza ekonomiko baten berri eman du; pobrezia energetikoan dauden familiei zuzendutako laguntza, alegia; zeinetara 15.000 euro bideratuko dituen. Hauen helburua, zehazki, ohiko etxebizitzaren hornidura energetikoaren 2020. urtean egindako gastua estaltzea da.

Azken aldian energiaren prezioa nabarmenki garestitu dela jakinik, okasio honetan, Udalak 15.000 euroko berariazko partida jarri du sopeloztarren eskura “familiei hain beharrezkoa den ondasun hau ordaintzen laguntzeko helburuarekin. Sopeloztar guztiekin bat egin nahi dugu eta baliabide gutxien dituzten familiengan energiaren prezioaren garestitzeak dakartzan eraginak arindu nahi ditugu. Izan ere, Sopelako zenbait etxebizitzetan etxeko beharrak asebetetzeko beharrezko energiaren kostu altuari aurre egiteko zailtasunak daude eta beraietako askok bere diru-sarreretako zati handiegia bere etxebizitzako energia-faktura ordaintzera zuzendu beharrean aurkitzen dira eta horrek bere bizi-baldintzetan zuzenki eragiten du” adierazi du Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapen zinegotziak.

Baldintza nagusiei dagokionez, eskaera egiten duen pertsona guztiek Sopelan erroldatuta egon beharko dute gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe eta familia-unitatea etxebizitzan bizi diren pertsona guztiek osatuko dute (egoera biztanleen erroldaren bitartez ziurtatuko da). Diru-laguntza emanaldi bakarrean ordainduko da eta eskatzaile bakoitzak eta elkarbizitza-unitate bakoitzak gehienezko zenbatekoa izango dute, 400 eurokoa.

Eskariak aurkezteko epea urriaren 15etik 28ra egongo da zabalik. Eskari orria eta deialdiaren oinarriak jada Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude eta interesdunen eskura daude www.sopela.eus webgunean, baita udal bulegoetan ere.


 

 

 

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailGaur andrazkoenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, Sopelako Udaleko Emakumearen Sailak omenaldi txiki bat egin nahi dio Ana de Artazatorre y Ochandategui sopeloztarrari. Tratu txarrak jasan eta senarrak espoliatutako andrazkoa, duela ia 350 urte. Andrazko ausart honek bere senarra, Martin Larraondo Salsidua, salatu zuen 1676an, tratu txarrak eta ondasunak xahutzea...
article thumbnailAurten, pandemiaren ondorioz, urtero azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Sopelako Udaletxeko Plazan ospatzen den bateratzea, adierazpen instituzionalaren irakurketa eta esperantzaren globoak askatzeko ekitaldia ezin da ospatu, halere, gure etxeetatik bada ere, gogoan izan ditugu indarkeria matxistaren biktima guztiak. Izan ere, ekintza sinboliko gisa,...
article thumbnail  Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Arloak, azaroaren 19an eta 26ra arte luzatuko diren ekintzaz beteriko programa antolatu du. Aurten, pandemiaren ondorioz, Sopelako Udalak urtero A25ean Udaletxeko Plazan ospatzen den bateratzea ez egitea erabaki du. Gauzak horrela, hauek izango dira...
article thumbnailHauek dira hain zuzen ere abiarazitako laguntzak: Etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak (40.000 euro), Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko diru-laguntzak (30.000 euro) eta Eten digitala murrizteko diru-laguntzak (16.000 euro). Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko eta Eten digitala murrizteko diru-laguntzak eskatu nahi dituztenek azaroaren 4 eta 17 artean egin beharko dute eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia