Sopelako Udala - Sopelako Udalak 26.000 euro inbertitu ditu zailtasunak dituzten familiei zuzendutako 2 diru-laguntzetara
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 26.000 euro inbertitu ditu zailtasunak dituzten familiei zuzendutako 2 diru-laguntzetara

Sopelako Udalak 26.000 euro inbertitu ditu zailtasunak dituzten familiei zuzendutako 2 diru-laguntzetara

 

Aurten, nobedade gisa,

  • 16.000 euro eskainiko dira COVID-19aren ondorioak arintzeko elikatzeko diru-laguntzetara. Beste 10.000 euro inbertituko dira testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko diru-laguntzetara.
  • Interesdunek urriaren 27ra arte izango dute eskaerak aurkezteko epea Sopelako Udaletxean bertan.
  • Pobrezia energetikoan dauden familiei zuzendutako  beste laguntza baten oinarriak publikatuko dira gutxi barru. Kasu honetan 15.000 euro inbertituko dira.

Sopeloztarren bizi kalitatea hobetu eta sustatzeko helburu nagusiarekin, Sopelako Udalak 26.000 euro inbertitu ditu zailtasunak dituzten familiei zuzendutako bi diru-laguntzetara.

Alde batetik eta nobedade gisa, Udalak 16.000 euro bideratuko ditu COVID-19aren ondorioak arintzeko elikatzeko diru-laguntzetara. Hauen helburua, Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuagatik eskola-jantokiak ixtearen ondorioz eta adingabeen beharrezko gastuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten familiei laguntzea da. Kasu honetan, onuradunak gutxienez hiru hilabete lehenago Sopelan erroldatuta eta DSBE diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonak izango dira, beraien ardurapean eskolatutako 3 eta 16 urte bitarteko adingabeak dituztenean. Horrela, aparteko diru-laguntza hauek hilean jasotzeko dira, familia-unitate bakoitzeko, eskola-jantokiak itxita egon diren bitartean. Ordainketa egiteko, itxiera hori martxoaren 15ean hasi eta ekainaren 15era doan epera arte izango da; gauzak horrela, honako kopuruak hirugatik bidertuko dira: 3-16 urteko eskolatutako adingabe baten kargu dauden eskatzaileak (100 euro hilero), adingabe biren kargu dauden eskatzaileak (150 euro hilero), hiruren kargu dauden eskatzaileak (175 euro hilero) eta lau edo gehiagoren kargu dauden eskatzaileak (200 euro hilero).

Bestalde, Udalak, 10.000 euro bideratuko ditu testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko diru-laguntzetara. Gauzak horrela, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen 2020-2021 ikasturteko eskola-material didaktikoa eta testu-liburuak erosteko gastuak ordaindu nahi dira. Edozein kasutan, ikaslea, diru laguntza eskatzen den unean, gutxienez, 12 hilabete lehenagotik Sopelan erroldatuta egon beharko du, banaketa edo dibortzio kasuetan izan ezik; azken hauetan, erroldatze baldintza hau gurasoetako batek bete beharko du. Laguntza, ikasle bakoitzeko emango da, horrela, familia unitatean ikasle bat baino gehiago baldin badago, horrenbeste eskaera egin ahal izango dira. Haur hezkuntzako ikasleek gehienez 150 euro jasoko dituzte testu-liburuak ordaintzeko eta 30 euro eskola-materiala ordaintzeko. Beste zikloko ikasleek aldiz, 250 euro jasoko dituzte gehienez testu-liburuentzako eta 40 euro eskola-materiala ordaintzeko.

Bi kasuetan, interesdunek urriaren 27ra arte izango dute eskaerak Sopelako Udaletxean bertan aurkezteko. Inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere.

Halaber, aipatzekoa da, pobrezia energetikoan dauden familiei zuzendutako  beste laguntza baten oinarriak publikatuko direla gutxi barru (15.000 euro). Izan ere, Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapen zinegotziak azaldu duenez, “Udaletik pertsona guztiei bizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzeko lanean jarraitzen dugu, hortaz, diru-laguntza hauetara 26.000 euro bideratzeaz gain, pobrezia energetikoan dauden familiei zuzendutako beste laguntza batzuk onartu ditugu. Hauen xedea ohiko etxebizitzaren hornidura energetikoaren 2020. urtean egindako gastua estaltzea da”. Laguntzok “onartuta daude jada eta laster publikatuko dira”.

 
 

 

 

 

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia