Sopelako Udala - Zabalik “MenstruApp” ikastaroan parte hartzeko izen-emateak

Zabalik “MenstruApp” ikastaroan parte hartzeko izen-emateak

Lilagune, Uribe Kostako Mankomunitateko Emakumeak ahalduntzeko eskola programaren barruan, abenduaren 2 eta 4an (18:00etatik  20:00etara) “MenstruApp” doako ikastaroa ospatuko da Sopelan (Frontoiaren eraikina, Sabino Arana 2).

Izaskun Zarrandikoetxea Gizarte-langilea eta sexologoak eskainiko duen jarduna, neska gazteei zuzendutadago bereziki. Parte hartzaileek gorputzaren eta genitalen ezagutzan egingo dute lan, esparru soziokultural batetik abiatuta. Sexualitateaz, oro har, eta emakumeen genitalez eta hilekoaz, bereziki, beldur, aurreiritzi eta uste okerrak sortzen dituzten aginduak identifikatuko dituzte. Horrela, hilekoaren prozesu biologikoa eta emakumeen bizitzako etapak ezagutaraziko dira, baita horien inguruko bizipenak ere. Halaber, gaurkotasuneko aplikazio batzuk aztertuko dituzte eta argibideak eta materiala eskainiko da eskuzko erregistro bat egiteko (paper ez-digitala, ilargi-egutegia, diagrama eta hileroko egunkaria).

Leku kopurua mugatua izango da (9 plaza) eta izena eman den hurrenkeran esleituko dira. Beraz, parte hartu nahi duten gazteek urriaren 30a baino lehen eman beharko dute izena eta Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute. Izena emateko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edota 652 77 37 80 / 94 657 92 82 telefonoetara deitu beharko da.

Aipatzekoa da COVID- 19ren aurkako babes-neurriak aplikatuko direla, betiere osasun-agintariek ezartzen dituzten jarraibideak betez (edukiera eta distantzia mugatzea, maskara erabiltzea, hidroalkohola aplikatzea…).